Beka bereziak
Egoera ekonomiko berezia duten eskatzaileek aurreko baldintzak betez eskuratu ahal izango dute beka. Horretarako, dagokion laukitxoa markatu beharko dute eskabide-inprimakian eta egoera berezi hori justifikatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute epea amaitu baino lehen, "Izapideak" atalean zehazten den bezala. Ez dira kontuan hartuko dokumentazioa erantsi ez duten edo baloratzeko nahikoa ez den dokumentazioa erantsi duten eskabideak.
Beka berezien eskaerak batzorde batek aztertuko ditu, eta haren erabakia apelaezina izango da. Familia-unitatean benetako premia ekonomikoa dagoela irizten den eskaerak baino ez dira kontuan hartuko.
Beka horien zenbatekoa arruntena halako bi izango da, eta, gainera, ez zaie hainbanaketarik aplikatuko.
Eskabideak egiteko izapideak
Laguntzak eskatzeko, interesa duten ikasleek eskabide-orria daten barruan beteta izan behar dute. Horrez gain, errolda-ziurtagiria bidali eta Learning agreementdokumentua ere gehienez bost eguneko epean honako helbide honetara: becas@fundacionvital.eus
Ez dira kontuan hartuko izapide hori betetzen ez duten jasotako eskabideak.
Eskabide-orrian beka bereziak eskuratzeko laukitxoa aktibatu bada, honako agiri hauek bidali beharko dira (familia-erroldaren ziurtagiria, familia-unitateko kide guztien 2021eko ekitaldiko datu fiskalak eta egoera ekonomiko berezia justifikatzen duten beste agiri batzuk) jarraian zehaztuko den helbidera eta gaian ERASMUS BEKA BEREZIA adieraziko da: becas@fundacionvital.eus
Dokumentazio hori 2022eko ekainaren 16a baino lehen jasotzen ez bada, ez da kontuan hartuko eskaera horren izaera berezia, eta eskaera hori beka arrunten betekizunen eta baldintzen arabera baloratuko da.
Eskaera egiteko epea eta ebazpena
Eskatzaileek 22-23 Erasmus Beken deialdietarako eskabidearen ebazpena kontsultatu ahal izango dute uztailaren amaieran, bekaren eskatzailearen NAN bilatzaile baten bidez.
Erakundearen erabakia apelaezina da. Eskatutako baldintzak kontuan hartuta, Vital Fundazioak une oro erabakiko du eskatutako beka eman ala ez.
Edozein kontsulta egiteko becas@fundacionvital.eus helbidean 2022ko irailaren 16ra arte.
Deialdia 2022ko maiatzaren 16tik ekainaren 16era. Deialdi itxia.
Laguntza ordaintzea
Emandako laguntzak ikaslea titularra duen Kutxabank kontuan baino ez dira ordainduko. Unibertsitatera lehenengo seihilekoan zoazten ikasleek 2023ko otsailaren amaieran jasoko duzue beka; bigarren seihilekoan zoaztenek, 2023ko ekainaren amaieran; eta bi seihilekoetan zoaztenek, bi zatitan.