2022/2023 Erasmus programarako laguntzen deialdi berria aurkeztuko dugu orain, honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleei zuzendua: herrialde-mailako edozein unibertsitatetan matrikulatuta egotea, Araban erroldatuta egotea eta graduko ikasleentzako mugikortasun-programan onartua izatea betiere helmuga Europar Batasuneko estatu kideen barruan dagoenean.
Ezaugarri orokorrak
Laguntza-kopurua: Programak aurrekontu finkoa du, eta onuradunen artean banatzen da, ikasleek kanpoko unibertsitateetan emandako hilabete-kopuruaren arabera. Beraz, ezin da a priori zehaztu zenbat beka emango diren. Eskatutako beken zenbatekoak bideratutako aurrekontua gainditzen badu, zenbateko hori hainbanatuko da baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean. Hainbanaketa horrek ez du inola ere gaindituko oinarri hauetan ezarritako laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa:
Laguntza hau beste erakunde batzuen laguntzen osagarria izan daiteke.
Eskatzaileek bete beharreko baldintzak
Helmuga Europar Batasuneko estatu kideen barruan egon behar da.
Eskatzaileak Araban erroldatuta egon beharko dute 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko datarekin.