+Trebakuntza

1.000 euroko bi beka, Sarralleren eskutik

SARRALLE GROW deritzon urte ani-tzeko beka-programaren I. edizioa abian jarri du abian Sarralle Taldeak, gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiarazten laguntzeko eta zuzendaritza- eta erantzukizun-postuetan emakumeen presentzia sendotzeko. Zehazki, ikasturte akademiko bakoitzeko 1.000 euroko beka emango die Sarrallek datorren ikasturtean Zien-tzietako, Teknologiako, Ingeniaritzako eta Matematikako (STEM) gradu bikoitzeko ikasketak egiten hasten diren emakumeei; eta 1.000 euroko beste beka bat ere emango die ikasturteko gradu bikoitzeko honako ikasketa hauek egiten hasten diren emakumeei: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza; Negozioen Kudeaketa + Lan Harreman eta Giza Baliabideak; Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza; Zuzenbidea + Lan Harremanak; Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea; Zuzenbidea + Komunikazioa (edo antzeko gradu bikoitzak).
 
Interesa dutenek ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera, eta irailaren 9ra arteko epea izango dute agiriak entregatzeko. Parte hartzeko, ezinbestekoa da gutxienez 18 urte eta gehienez 25 urte izatea, Gipuzkoan bizi izatea, eta aurreko ikasturtea osorik gaindituta izatea. Aukeratutakoen izena 2019ko irailaren 11n jakinaraziko da.
 
Joera alderantzikatzea
Beken programa hau abian jartzean, gizonen eta emakumeen artean dagoen arrakala teknologikoa desagerraraztearen aldeko apustua egin du Sarrallek, eta baita emakumeak zuzendaritza- eta erantzukizun-postuetan ahalduntzearen aldeko apustua ere.
 
Emakumeen jarduerak gizonezkoena baino txikiagoa izaten jarraitzen du. Askotariko faktoreak ditugu horren oinarrian, hala nola faktore kulturalak nahiz sozialak, bai eta gaur egungo lan-merkatuaren idiosinkrasia bera ere. Botereari dagokionez ere, emakumeek, era berean, botere gutxiago dute. Merkatu berrietan eta normalean gizonezkoenak direla esaten den lanetan gero eta presenteago badaude ere, emakumeen kopurua murriztu egiten da kategoria profesionalak gora egiten duen heinean, eta ia desagertu egiten da zuzendaritza- eta erantzukizun-karguetan.
 
Zientzietako, Teknologiako, Ingeniaritzako eta Matematikako (STEM) ikasketak oinarri-oinarrizkoak dira, etorkizuneko profesionalak prestatu ahal izateko. Baina ikasketa horiekiko interesa agertzen duten ikasleen faltak sortzen duen kezka nabarmena da mundu osoan, eta are gehiago generoaren arabera bereiziz gero.
 
STEM ikasketak egiten ari direnen % 28 soilik dira emakumeak, eta matrikulatzen diren horietatik % 45ek soilik lortzen dute titulua. Etorkizuneko ikasketak direla jabetuta, ikasketa horietan leku bat izan nahi duten emakumeak aitortu nahi ditu Sarrallek, eta soldata-berdintasuna eta lan-berdintasuna sustatu nahi ditu alderdi guztietan. Horrekin batera, emakumeak STEM ikasketetan matrikula daitezen sustatzea bezain garrantzitsua da ingeniaritzaren esparruan nahiz edozein esparru sozialetan zuzendaritza- eta erantzukizun-postuak edota pertsonen kudeaketako postuak eskuratzeko prestatzea.
 
Horixe da, hain zuzen, emakume ikasleen unibertsitateko ikasturte bakoitzeko matrikula finantzatzen laguntzeko Sarrallek hartu duen konpromisoaren arrazoia. Gainera, ingeniaritza-esparruan eta korporazioko departamentuetan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute udako partean, eta baita gradu amaierako proiektua egiteko ere, beren ikasketak garatu nahi dituzten Taldeko dibisioan.
 
Eskaerak eta esleipen-sistema
Urte anitzeko bekak jasotzeko interesa duten emakumeek Sarralleko webguneko (www.sarralle.com) 'careers' atalean dagoen eskaera-inprimakia bete behar dute, beheko agiriak erantsiz, edota posta elektroniko bidez bidali selección@sarralle.com helbidera, 'gaia' atalean BECAS GROW adieraziz.
 
- Matrikularen ordain-agiria (eskaera egin ondoren aurkeztu ahal izango da).
- Aurreko ikasturteko notak, batez besteko nota adieraziz (eskaera egin ondoren aurkeztu ahal izango da).
- NANaren kopia.
- Motibazio-gutuna.
- Gomendiozko gutuna.
 
Elkarrizketa guztietan, Sarralleko hiru pertsonek hartuko dute parte gutxienez: Taldeko Zuzendari Teknikoak/Gerenteak; Giza Baliabideen departamentuko pertsona batek; eta hautagaiaren curriculum-diziplinako teknikari batek.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.