trainingWorld

“LH Duala eskola eta enpresaren artean dagoen loturarik onena da”

Gazte nafar honek bere ikasketak amaitu zituen Mekatronika Industrialean eta jarraian Nafarroako Volkwagen-eko Eskolan sartu zen graduondoko dual bat ikastera. Han heziketa teorikoa jasotzen du, ondoren tailer batean lan egiten aplikatzen duena. María “oso pozik” dago esperientzia honekin eta mundu honetan jarraitzea espero du bere ibilbide profesional guztian zehar.
 
Goi Mailako Gradu bat ikasi zenuen Mekatronika Industrialean. Nola erabaki zenuen han izena ematea? Beti interesatu zitzaizun mundu hori?
Batxilerra argi nuen Goi Mailako Gradu bat egin nahi nuela, baina ez nekien zein aukeratu. Nire aita eta nire osaba LHko irakasleak dira Virgen del Camino-n (ikasketak egin nituen ikastetxea) eta haiek izan ziren gradu honetaz hitz egin zidatenak. Gradua zertaz zihoan ikusi nuen unean jakin nuen hori zela ikasi nahi nuena. Txikitatik interesatu zitzaizkidan gai hauek.
 
Ondoren Volkswagen-en Eskolan sartu zinen Heziketa Dual bat ikasteko. Konta al diezagukezu zure esperientzia LH Dual bateko ikasle bezala?
Aurten graduondoko bat egiten ari naiz Volkswagen Academy-n modu Dualean. Academy-n heziketa atala ikastaro, klase, hitzaldi eta abarren bidez egiten dugu, tailerretan existitzen diren teknologia anitzei buruz. Eta alde praktikoa, non ikasitakoa aplikatzen dugun eta hezitzen jarraitzen dugu, fabrikako tailer ezberdinetan egiten dugu, nire kasuan Pinturako nabean.
 
Zein abantala ditu, zure ustez, LH Dual bat ikastea?
Hau eskola eta enpresaren artean existitzen den loturarik onena da, izan ere pixkanaka lan-merkatuan sartzen zoaz, heziketa jasotzen zoazen bitartean.
 
Zure ustez LH Dual bat ikasteak lan-merkatura sartzen errazten al du?
Nahiko lagun zaitzakeela uste dut, enpresak berak zure ikasketa-prozesua ikus baitezake eta zu hezitzeaz arduratzen da eta.
 
Zer garrantzi du zure iritziz gaur egun atzerriko hizkuntzak ezagutzea?
Ingelesak edo alemanak ate asko ireki diezazkizukeela uste dut. Erraztasun gehiago duzu lana aurkitzeko. Gaur egun enpresa askotan beharrezkoa da bidaiatzea, eta horretarako beste hizkuntzak jakitea behar duzu.
 
Nola izaten ari da zure esperientzia Volkswagen Nafarroako langile bezala? Zer egiten duzu? Nola sentitzen zara?
Oso pozik nago. Hau bezalako enpresa batean hezitzea aukera ikaragarri bat dela uste dut. Bi astetan zehar Academy-n nago tutoreekin edo hitzaldiak ematera datozen langileekin hezitzen, eta hirugarren astean pinturako tailerrean nago mantentze-lanetako ofizialekin.
 
Azken ikerketen arabera, neskak beren presentzia areagotuz doaz ikasketa industrialetan. Nola balioesten duzu gertaera hau?
Estereotipo edo aurreiritzi hauek pixkanaka desagertuz dihoazela uste dut. Orain, emakume bat lehen gizonezkoek betetzen zuten lanpostu batean ikusten denean ez da “zer egiten du honek hemen?” galdera egiten. Nire lan-ingurunean ez naute modu desberdinean tratatu emakume bat izateagatik, baina jakin badakit emakume asko daudela ez dutenak nire zorte ona eta estereotipo guzti hauen aurka borrokatu behar dutela. Oraindik ibilbide asko egin behar dela uste dut.
 
Nola animatuko zenituzke tradizionalki gizonezkoentzat izan diren sektoreetan lan egin nahi duten emakumeak beren ametsekin jarraitzera han lan egiteko?
Amets bat ere ez litzateke galarazia izan behar emakume edo gizon izateagatik. Garrantzitsuena jarrera eta horretan ipintzen dituzun gogoak dira.
 
Nola animatuzko zenituzke gazteak LH Dual bat ikastera?
Esango nieke modu oso on bat dela lan-ingurunea ezagutzeko, baita hezitzeko modu onena ere. Jendea LH batean matrikulatzea animatuko nuke, ez dizkizu ateak isten ikasten jarraitzeko eta unibertsitateko karrera batek eman ezin diezazukeen heziketa bat eskaintzen dizu.
 
Zein proiektu dituzu? Nora iritsi nahiko zenuke?
Ekainean graduondokoa amaitzen dut Academy-n, eta enpresa honen parte izaten nahiko nuke.

Multimedia

NAVARRE GLOBAL SCIENCE

Learn about the science that is done in Navarre, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Fundazioa Summer Courses from UPV/EHU

Disruption in applied sustainability to change the world through education, technology and the city. FROM EMOTION TO DIGITAL TRANSFORMATION

What are you waiting for? Sign up

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EU Ambassador to China

Europe Day Celebration in China

BUSINESS CARD

Blockchain Conference La Rioja

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía and Javier Sánchez Marcos

Facebook or the big challenges

"You promised me colonies on Mars; instead, I received Facebook."
More news

We use our own and third party cookies to improve your browsing experience.
By continuing to browse we understand that you have accepted our cookies policy .