Erabiltzaile gehienak bataz beste Googlen 10 aplikazio ditugu telefonoan, guk aukeratuak edota telefonoan bertan datozelako: Google Chrome, Gmail, Play Music, Google Drive, Youtube edo Google Maps. Baina badira beste batzuk oso erabilgarriak direnak eta gutxiago ezagutzen direnak.
Measure
Ez doa mugikor guztietan baina oso erabilgarria da. Kamararen bitartez distantziak neurtzeko balio du, metro bat bezala. Edozein azalera neurtu daiteke; diagonalak, horizontalak edo bertikala. Gainera, neurriekin sortzen den argazkia gorde daiteke edota kopiatu gero neurriak gordetzeko.
Android Auto
Nabigatzailea da, musika entzuteko eta telefonoz (telefonoa hartu gabe) hitz egiteko balio du. Berez telefonoarekin egin daitekeen gauzak ia gehienak egin daitezke gidantzen ari zaren bitartean. Google laguntzailearekin batera erabili daitekenez, ahotsarekin bakarrik erabili daiteke. Google Maps eta Wazerekin aplikazioekin erabili daiteke ere.
Google Trips
Bidaiatzen bazara aplikazio hau oso erabilgarria da zuretzat. Aplikazioan bertan egindako erreserba guztiak izango dituzu eskuragai: hegazkinak, hotelak...etab. ¡Gainera nahiz eta konexioa ez izan! Oso erabilgarria da ere Google Maps erabiltzeko aukera dagoelako ibilbide pertsonalizatuak eginez. Expeditions eta Google Arts & Culture oso erabilgarriak dira ere tokiko kultura eta arteari buruz gehiago jakiteko.
Snapseed
Argazkiak eraldatzeko aplikazio egokia. Probatu duzu? Filtroak, markoak jartzeko aukera ematen du baina baita ere modu profesional batean erabiltzeko aukera pila. FotoScan aplikazioarekin paperean dituzun argazkiak hobetzeko balioko zaizu. Benetan erabilgarria!
Google Classroom
Oso egokia da aplikazio hau hezkuntza zentruetarako. Googlen kontu bat izanik, irakasleak ikasleak gehitu ditzake lan zehatza egiteko, datak ipini eta bertan ere, ebaluazioak egiteko aukera izango dute irakasleek. Google Drive-n bitartez dokumentuak eransteko aukera dago ere.