trainingWorld

100 BEINT beka gazteen eskura

Iragan apirilaren 30ean, 236 gazte (128 emakume eta 108 gizon) lehiatu ziren Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 2022-2024 urteetarako eskaini zituen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko. Hala, berriro jarri zen martxan Eusko

Jaurlaritzak 1986an abiarazitako nazioarteko espezialisten trebakuntzarako prozesua, zeina unibertsitate nahiz enpresa esparruetako beka entzutetsuenetako bat baita.

2,36 hautagai zeuden beka bakoitzerako, 150 bizkaitarrak, 59 gipuzkoarrak eta 27 arabarrak.

Jardunaldian, hautagaiek hautaketa-prozesu bat iragan behar zuten goizez eta arratsaldez. Aurrena, hizkuntzen ezagutza eta erabilpenari buruzko probak: ingelesa (baztertzailea izango da), euskara eta, nahi izanez gero, atzerriko bigarren hizkuntza bat (alemana, arabiera, txinera-mandarina, frantsesa, italiera, portugesa nahiz errusiera). Eta ondoren, ezagutza sozio-ekonomikoei buruzko proba orokor bat.

Proba horietan lortutako puntuazioa gehituko zitzaion aurretiaz eginiko merezimendu-lehiaketan lortutakoari, zeinetan hautagai bakoitzak puntuazio bat lortu baitzuen bere gradu nahiz graduondoko tituluak eta esperientzia profesionala kontuan hartuta. Fase hori gainditzen duten pertsonei elkarrizketa-faserako deia egingo zaie ekainean.
 
Azkenik, puntuazio onena lortzen duten 100 hautagaiak BEINT bekadun izendatuko dira eta unibertsitatean egingo den trebakuntzako lehen faserako deituko zaie uztailaren hasieratik aurrera. Ondoren, eta kontuan hartuta 3 unibertsitate-ikastaroetan irakatsiko diren 14 jakintza-arloetan erakutsitako aprobetxamendua, bekadunei euren bulegoak esleituko zaizkie urtebeteko iraupena izango duen eta atzerrian egingo den 2. faserako. Azkenik, euren trebakuntzari buru emateko, enpresa-praktikak egingo dituzte atzerrian, 2024ko urtarrila eta abuztua bitartean.

BEINT prestakuntza-programaren ibilbidea

 
BEINT programa aukera paregabea da goi-mailako unibertsitate-titulua duten 31 urtetik beherako gazteentzat, nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza hartzeko eta Euskadin eskaera handia duten karrera profesionalak hasteko.
 
Prestakuntza-planak ongi bereizitako hiru fase ditu, eta helburutzat du bekadunei ahalik eta esperientzia onena ematea, aukera eskainiz ezagutza teorikoak eta praktikoak konbinatzeko 24 hilabeteko epean.
 
Lehen fasea lau hilabeteko unibertsitate-prestakuntza bat da, hamalau jakintza-arlorekin beraizik diseinatua. Aurtengo deialdian, hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute ikastaro hori. Behin fase hori gainditu ondoren, bekadunak eskubidea du programarekin jarraitzeko eta hitzarmena sinatu duten unibertsitateen ziurtagiriak eskuratzeko.
 
Hamabi hilabeteko hurrengo fasean, eta egiaztatutako beren ahalegina dela medio, bekadunek aukera izango dute atzerriko jomuga bat aukeratzeko eta euren prestakuntza praktikoa hantxe jarraitzeko, enpresei zerbitzu emanez Basque Trade & Investment agentziaren kanpo-sareko bulegoetan, Ofecomes-en eta kanpo-merkataritzaren sustapenerako nazioarteko agentzia hitzartuen beste bulego batzuetan.
 
Prestakuntza-ibilbidea osatzeko, bekadunek zortzi hilabeteko esperientzia praktikoa jasoko dute atzerrian kokatutako eta eurek aukeratutako enpresetan, ahal dela euskal enpresetan.
 
Programak irauten duen bi urteak amaitutakoan, gazte titulatuak profesional bihurtuko dira eta karrera oso bat izango dute aurrean, askok kudeaketa arloko erantzukizunak betetzen euskal enpresa nazioartekotuen aldetik eskari handia duten lanpostuetan.

Baldintza ekonomikoak

BEINT bekek jomugaren arabera kalkulatutako aurrekontua izango dute, 30.000 eurotik 60.000 eurora bitartekoa. Aurrekontu horrekin bekadunek baldintza duinetan egiten diete aurre euren garraio, ostatu eta mantenu gastuei eta herrialdeetan sartzeko ordaindu behar diren baimenei, bekak irauten duen denboran.
 
Horrez gain, bekadunek badute bidaia-laguntzako, erantzukizun zibileko eta osasun arretako aseguruen estaldura, gerta daitezkeen kontingentzia guztiak barne hartzen dituena.
 
Alumni
 
Iaz bezala, aurten ere martxan dago BEINT programako ALUMNI plataforma. Bekadun ohiei zuzendutako zerbitzu bat da, iraganean laguntza hau jaso zuten 1.400dik gora pertsonaren arteko elkarreragina ahalbidetzeko eta mota askotako zerbitzuak eskaintzeko: mentoring-a, informazio interesgarriak, programaren barruko profilei zuzendutako lan-eskaintzak argitaratzea, ekitaldi esklusiboak, mentoring programak… Programa bukatu ahala, urtero-urtero ALUMNI plataformako kide bihurtzeko gonbidapena igorriko zaie bekadunei.
 
BEINT bekak 2022
 
60.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak atzerrian prestakuntza jasotzeko eta nazioarteko merkataritza arloko profesional bezala itzultzeko.
 
BEINT nazioarteko beka programaren helburua da nazioartekotze arloko trebakuntza ematea titulatutako euskal gazteei, eta horretarako, laguntza ematen zaie atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa jaso dezaten eta mugikortasuna errazten zaie, nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez.
 
Funtsezkoa da ongi menderatzea nazioarteko merkatu berrietara sartzeko eta ingurune kultural desberdinetan lan egiteko behar diren gaitasun teknikoak eta trebetasunak, biziki garrantzitsuak direlako zure karrera profesionala bultzatzeko eta euskal enpresa-sarea sendotzeko nazioarteko esperientzia duten profesional berriekin.
 
BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatzen da eta graduko unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako Euskadiko gazteei zuzenduta dago. 30.000 eta 60.000 euro bitarteko zuzkidura du pertsona bakoitzeko, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.

Multimedia

NAVARRE GLOBAL SCIENCE

Learn about the science that is done in Navarre, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Fundazioa Summer Courses from UPV/EHU

Disruption in applied sustainability to change the world through education, technology and the city. FROM EMOTION TO DIGITAL TRANSFORMATION

What are you waiting for? Sign up

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EU Ambassador to China

Europe Day Celebration in China

BUSINESS CARD

Blockchain Conference La Rioja

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía and Javier Sánchez Marcos

Facebook or the big challenges

"You promised me colonies on Mars; instead, I received Facebook."
More news

We use our own and third party cookies to improve your browsing experience.
By continuing to browse we understand that you have accepted our cookies policy .