Hitz egin dezagun Europaz

Zer da Dual Training?

Mondragon Unibertsitateak prestakun-tza dualean duen ibilbidea 1966an hasi zen. Orduan, Goi Eskola Politeknikoak ALECOP kooperatiba sortu zuen, gaur egun Mondragon Unibertsitatea osatzen duten zentroetako ikasleek osatua nagusiki. ALECOP kooperatiban, ikasketak eta lana txandakatu dira 50 urtean, eta, denbora horretan lortutako esperientziari esker, Mondragon Unibertsitateak Euskadin eta Espainian aitzindaria den prestakuntza-eredu bat garatu du. Eredu hori Euskadiko beste zentro eta eskualde batzuetara hedatu da.
2016-2017 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak “Mondragon Unibertsitateko prestakuntza dualaren esparrua” proiektu estrategikoa jarri zuen martxan. Haren bidez, unibertsitate-prestakuntza duala indartzeko, zabaltzeko eta beste ezagutza-arlo batzuetara hedatzeko oinarriak finkatu nahi ditu. Helburu horrekin, Mondragon Unibertsitatea unibertsitate-prestakuntza dualaren arloko erreferentziazko unibertsitatea izatea lortu nahi da, bai modalitate dualeko tituluen eta ezagutza-arloen kopuruan, bai modalitate horretan parte hartzen duten ikasleen kopuruan.
Guztira, graduko ikasleen artean % 7,6 eredu dualean ari da, eta unibertsitate-masterretan, berriz, ikasleen % 28k aukeratu du eredu duala
Mondragon Unibertsitateak orientazio praktikoa du, eta, beraz, harremanetan dago etengabe lan-munduarekin, bai eta, jakina, hura osatzen duten enpresa eta erakundeekin ere. Hori dela eta, garrantzi handia ematen diegu txandakako prestakuntza dualari, eta enpresa eta erakundeetan praktikak eta proiektuak egiteari. Ildo horretan, gure ikasleek ikasten ari diren bitartean lan-errealitatea ezagutzea sustatzen dugu.
Harreman estu horri esker, berehala eta etengabe izaten dugu enpresen egungo eta etorkizuneko beharren eta eskaeren berri; horren ondorioz, gure prestakuntza-eskaintza haietara egokitzen dugu, eta, horrela, epe luzera enplegagarritasun maila handia bermatzen dugu, gure ikasleak lan-munduan neurri handi batean eta azkar sartzea.
Mondragon Unibertsitatean, lan-ingurune profesional batean trebatzeko aukera ematen diegu gure ikasleei, lanbide-ekintzako gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatu ditzaten. Aldi berean, prestakuntza-esperientzia profesional batean parte hartzeko aukera dute. Ikasleek ikasketak lanbide-jarduerarekin uztar ditzakete. Orain arte, ikasketak eta lana txandaka egitea esaten zitzaion; hemendik aurrera, txandakako unibertsitate-prestakuntza dualaren kontzeptu berrian sartzen da. Honako hauetan egin dezakete lan:
  • Enpresetan eta erakundeetan
  • Unibertsitateko departamentuetan
Hala, ikasketak finantzatzeko laguntza-poltsa (beka) eskuratzeaz gain, ikasleak laneko gaitasunetan trebatzeko prestakuntza osagarria jasotzen du; hau da, prestakuntza-esperientzia profesionala.
2018-2019 ikasturtean, Mondragon Unibertsitatean, graduko 10 tituluk eta 7 unibertsitate-masterrek prestakuntza dualeko edo txandakako prestakuntzako ibilbidea dute egiaztatuta eta akreditatuta. Ibilbideak tituluen egiaztapen-memorietan eta akreditazio-autotxostenetan behar bezala jasota daude.
Orobat, ikasleek enpresetan eta erakundeetan egiten dituzte praktikak; izan ere, Unibertsitatean jasotako prestakuntzaren osagarri garrantzitsua dira. Praktiken iraupena graduaren araberakoa izaten da. Nolanahi ere, ikasle bakoitzaren garapenari zuzeneko segimendua egiten zaio kasu guztietan, bai Unibertsitateko tutorearen aldetik, baita ikasleak praktikak egiten diharduen enpresaren edo erakundearen aldetik ere.
Gainera, Mondragon Unibertsitateko ikasleek inguruko enpresaren edo erakunderen batean egiten dute ikasketa-amaierako proiektua. Modu horretan, ikasleek tituluan zehar bereganatu dituzten ezagu-tzak praktikan jartzeko aukera dute, lanbide-jardunean izango dituzten errutinetara ohitzeaz gain: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar. Ikasketa-amaierako proiektuak osagarri praktiko bikaina dira, baita gradukoak zein masterreko ikasketak burutzeko modua ere. Proiektuek urtebete iraun dezakete —batik bat graduko tituluetan—, edo sei hilabete, gutxi gorabehera. Proiektu guztiek Unibertsitateko arduradun baten eta enpresako edo erakundeko beste baten tutoretza dute.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.