Berriak

“Zahartzea naturala izatea nahi dugu”

Beren belaunaldi osorako eredu izan daitezkeen Eider Etxebarriak eta Beatriz Santamaríak Bizipoz zuzentzen dute 2015. urtetik. Kooperatiba horrek zahartze aktiboa sustatzen du, adinekoek “gizarteari itzul diezaioten bildutako ezagutza guztia”. Horretarako, Bizipozek egungo errealitateari erantzuten dioten programak diseinatzen eta garatzen ditu: bizitza-itxaropena handituz doa eta pertsonek ondo bizi nahi dute, gizartearen parte aktibo izanda. Beatrizek eta Eiderrek Gipuzkoa eta Bizkaiko udaletxe eta enpresetan lan egiten dute, baina ezagunak dira ere Estatu-mailan. Elkarrizketa honetan Eiderrek Bizipozi buruzko xehetasun gehiago kontatzen dizkigu eta adinekoekin lan egitea nolakoa den azaltzen digu ere.
 
Zer da Bizipoz?
Pertsona adintsuen ahalduntzea sustatzen dugun kooperatiba bat gara. Daukaten talentua ikusten dugu, talentu seniorra, eta zahartze aktiboa sustatzen duten programak diseinatzen deta garatzen ditugu. Egungo behar bat ikusi genuen, bizitza itxaropena asko handitu dela, jendea geroz eta gehiago bizi dela, eta erronka da urte horiek modu onean bizi ditzatela eta posible den ahalik eta era onenean. Guk, pertsonek gizartearen parte aktibo izan nahi dutenez, tresnak ematen dizkiegu ondo bizi daitezen eta gizartearen partaide izan daitezen.
 
Zer filosofia dago Bizipozen atzetik?
Gure filosofia da zahartzea naturalizatu nahi dugula, zartzea naturala izan dadila. Jaiotzen garenetik hiltzen garenera arte zahartzen ari gara eta hori gizarteari hedatu nahi diogu modu normal eta natural batean. Adinarengatik dagoen bazterketaren aurka borrokatzen dugu ere eta zahartzaroarekin harremana duten estereotipo guztien kontra. Jendeak urteei bizitza eman diezaiela nahi dugu eta bizitzari urteak, ondo eta pozik bizi daitezela. Gu ere nagusiak izango gara eta guretzat izango den gizarte hori eraiki nahi dugu.
 
Zein ekintza mota antolatzen dituzue?
Udaletxeetan heziketak eta tailerrak ematen digutu, normalki praktikoak eta dinamikoak, gaiaren arabera. Udaletxe bakoitzak errealitate ezberdin bat du. Beraz, errealitate bakoitzera moldatzen gara, herri bakoitzean zer behar den ikusi eta horien arabera, lankide sorta bat dugu: erizainak, medikuak, psikologoak, abokatuak, ekonomialariak, entrenatzaile pertsonalak, elikatzaileak… Batik bat osasuna, adimen emozionala, teknologia berria eta ekonomia jorratzen ditugu. Bestalde, erretiratuen-etxeen batzordeekin lan egiten dugu eta tresna ezberdinak ematen dizkiegu modu ezberdin batean lan egin dezaten, izan ere urte askotan zehar pertsona erretiratuen elkarteek paper oso garrantzitsu bat izan dute, behar oso zehatz batzuei erantzun diete, baina orain pertsona erretiratuaren profila asko aldatu da. Aire berria behar dute, heziketa lidergoari buruz, komunikazioa, nola iritsi erretiratuaren profilera, nola diseinatu ekintza erakargarriak pertsona mota berri hauentzat… Udalerri askotan ez dira zentro oso erakargarriak. Zentro hauek erronka handi bat dute ere eta elkarte hauei laguntzen diegu.
 
Zeintzuk dira pertsona nagusien aldetik entzuten dituzuen kexa errepikatuenak?
Batez ere erretiroaren prestaketari dagozkienak, orain kooperatiba batzuetan hori lan egiten ari baita. Jendea prestatzen ari da modu egokian, baina berria da eta oso enpresa gutxik egiten dute. Eta jazoera askotan jende askori entzun diogun zerbait da.
 
Kezka handia dago ere etxebizitzaren gaiarengatik. Ez dakite zer gertatuko den etxebizitzarekin. Bere garaian etxe bat erosi zuten, seme-alabak izan zituzten, bakoitzak bere bizitza egin zuen eta bapatean jendea etxe oso handi batekin aurkitzen da bi pertsonentzat, eta alargun geratzen badira, pertsona bakar batentzat. Badaude eredu batzuk Holandan hasi zirenak, Holandan, adibidez, co-housing-a bezala, komunitate-etxebizitzak direnak, non bakoitzak bere apartamentua edo gunea duen eta komunitate-zerbitzuak edo parte amankomunak dauden, egongela edo sukaldea bezala, eta beste zerbitzu batzuk, hots, erizainak, medikuak, ariketa fisikoa egiteko… Iparraldeko herrialdeetan bogan dago eta geroz eta gehiago ezagutzen ari da. Interesa duen zerbitzu bat da, edo gutxienez, hausnarketara eramaten du, batik bat jende helduari.
 
Zer gomendatuko zenieke proiektu bat martxan ipintzean pentsatzen ari diren gazteei?
Proiektu batekin hasi baino lehen, oso ondo aztertu behar zergatik egingo duzun; behar bat bilatu, baina behar erreal bat. Hau da, “nik uste dut hau beharrezkoa eta interesgarria dela, baina egiaztatuko dut”. Behar zehatza bilatu eta jende askorekin egiaztatu eta feedback asko entzun. Modu horretan, aldatzen zoaz, ikuspegi berriak ematen… Beti burua irekiarekin joan behar gara feedback zintzoak jasotzeko hobetu ahal izateko. Proiektuaren lehen ideia ziuraski garatuko da eta aldatuz eta hobetuz loango da. Jendea buru irekiarekin joan behar da kritika konstruktiboak jasotzeko. Lan asko egin, oso saiatua izan gauzak ez baitira oparitzen, eta irabaziak iritsiko dira. Asko erein behar da.
 
Zeintzuk dira zuen hurrengo helburuak Bizipozen?
Bi ditugu. Geroz eta lan gehiago daukagu eta taldea handitu nahi genuke, baina zentzuarekin; gurekin, gure filosofiarekin bat datorren profil bat, pertsona nagusiekin lan egitea atsegin duena…
Printzipioz Euskadin lan egiten ikusten gara, udaletxeetan, hemengo enpresetan, baina Euskaditik kanpo lankidetzak sortu zaizkigunez maila estatalean, guk maila estatalean enpresa erreferente bat izatea nahi dugu zahartze aktiboari dagokionez, bai udaletxe edo enpresetan lan eginez, edo unibertsitateetan ere ikerketak eginez edo liburuak argitaratuz… Enpresa erreferente bat izateko eta talde eta mugen hazkundeko prozesu horretan gaude.
 
Zaila al da pertsona nagusiekin lan egitea?
Ez dakit zaila den ala ez… Guri asko gustatzen zaigu; oso atsegingarria da. Pixka bat ahaztuta daude; badirudi jendeak adin bat betetzen duela eta ez dagoela ordezkatua edo ez dela existitzen. Guri asko gustatzen zaigu profil honekin lan egitea. Oso esker onekoak dira. Zure lana ondo egiten baduzu, entzuten badiezu eta beraiekin bazaude, ematen dizuten eskerrak sortzen duen sentsazioa nik ez dut sekulan ezagutu. Eta zaila, bizitzako guztia bezala: pertsonekin lan egitea da eta bakoitzak geure istorioak ditugu. Beharrezkoa da heziketa, pertsona nagusiekin egoten jakitea, mota askotakoak baitaude, alargun geratu berri direnak, gaixoak… Baina nik ez nuke esango zaila denik, niri asko gustatzen zait.
 
Zein mezu bota nahiko zenuke pertsona helduei buruz?
Asko dakiten pertsonak dira, asko bizi izan dutenak maila pertsonal eta profesionalean. Asko dakite eta askotan ez dakite edo ez dute erakusten. Horregatik, niri gustatuko litzaidake hau irakurtzen duen edozein pertsonak bultzada bat Jason dezala gauze egiteko, beldurrik izan ez dezala nahi duena egiteko, ikasi, erakutsi…
 
www.bizipoz.org

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.