Xiaomik bere lehen aurkezpena egin du Espainian, tokiko merkatuak Europan zehar hedatzeko duen garrantzia azpimarratuz honela. Gertakizun honen berritasunak honako hauek izan dira: alde batetik, Xiaomi Mi A2 eta, bestetik, Mi A2 Lite gailu berriak. Gama ertaineko bi smartphone hauek beren prezioak adierazten duenaz askoz haraindi doazen prestazioak dituzte.
Bi modelo hauek uztaila amaieratik daude eskuragai merkatu europarrean, 249 eta 179 euroren truke hurrenez hurren. Mi A2k prozesatzaile eta kamera-joko berri batzuk ditu eta horrexegatik da garestiago. Mi A2 Litek, bere aldetik, ahalmen gehiagoko bateria bat du baina errendimendu gutxiagoko prozesatzaile nagusi bat du, nahiz eta gaitasun nahikoa izan eguneroko jardunarentzat.
7,3 mm.ko lodiera bat du eta kurbadura leun bat, eskuan arintasun sentsazioa sortzen duena. Mugikorra handia eta mehea da modu berean. 6 hazbetetako pantaila bat du gailu honek. Tamaina hau geroz eta erabiliagoa da fabrikatzaileek markoa murrizteko duten joerarengatik.
Bestetik, Mi A2 Litek Snapdragon 625 du eta RAM oroimeneko 3 GB. Ez da errendimenduko galera handi bat modelo nagusiarekin alderatuz, baina jokalariek ezberdintasun hau nabarituko dute 3Dko bere joko gogokoenetara joka-tzen duten unean. Beste ekintza xumeetarako, sare sozialak eta mezularitza kasu, ez da ia alderik egongo egunerokoan.
Lite modelo honetako aldaketa nagusia da bere bateria, % 30 handiagoa modelo nagusiarena baino. Konpainiaren arabera 6 ordutako erabilpena menperatzen du erraz. Bere kanpoaldean, tamainari dagokionez, pantailak neurri bera du ia (5,84”) eta hoska bat du pantailaren goiko aldean, iPhone Xaren edo konpania bereko Xiaomi Mi 8ren estiloan.
Arrakastatsua
Xiaomi Mi A2 Litek salmentan arrakasta handia lortzeko aukera asko ditu. Qualcommen Snapdragon 660ko prozasatzaile batekin eta RAM oroimeneko 4 GBekin Mi A2 berria intentsitate ertain eta altuko lanetarako prest dator. Bere errendimendu gordin izendatua ez da Snapdragon 845 prozesatzailea bezain aldua, konpainiaren indartsuena, baina guztia egin ahal izango du arintasunarekin.
Memoriari dagokionez, honako bertsioak ditu: 32 GB (249 euro), 64 GB (279 euro) eta berezi bat, 128 GBkoa, espainiar merkatuarentzat, 349 eurogatik. Txartel mikro SD du bere barneko erretiluan. Horri onura atera ahal zaio nano-SIM bigarren txartel bezala. Beraz, memoriako mugek ez dute zertan arazo bat izan behar.
Wang Xiang, firma pekinarraren lehendakariordeak, merkatu europarraren garrantzia aipatu zuen, non dagoeneko hirugarrenak dira mugikorren salmentan Samsung eta Huaweiren atzetik. Apple menperatu du eta Xiaomiren nahiak oso altuak dira Espainian Mi A2 eta Mi A2 Literekin. Hauekin liderraren postura hurbilduko direla dirudi.