Apple eta Samsung-en telefonoak dira konektibitate berri honekin bat datozenak.
Wifi 6-a orain dela aste bat bakarrik martxan jarri zela eta dagoeneko hainbat smarthpone zaharkituak utzi ditu. Applen iPhone 11 eta Samsung Galaxyren telefonoak dira teknologia berri honekin bat datozenak. Teknologia honekin bat egiteko, txip Wifi 6.0 behar da.
Wifi 6-aren abantailak anitzak dira: bizkortasuna, kapazitatea, segurtasuna, interoperabilitatea, errendimendua, kalitatea, energia kontsumo txikiagoa, etab. Wifi5 3,5 Gbps-etara ailegatzen da, eta Wifi 6 berriz, 5 Gbps lortuko duela esaten dute. Adibidez, bizkortasuna ulertzeko, 4 GB-eko pelikula bat (2 orduko iraupena duena) Wifi 6-arekin 5 segundutan.
Wifi 6-aren balioa jende asko dagoen tokietan nabarituko da. Adimen artifiziala eta Gauzen Interneta kide bikaina aurkituko dute Wifi 6-an eta 5G-n.
WiFi Alliance-ren blog korporatiboan azaldu dutenez, "WiFi 6k WiFi sistemaren indar tradizionalak handitzen ditu, errendimendu eskuragarria, funtzionamendu eraginkorra, segurtasunarekiko konpromisoa, erabilera errazagoa, segurtasunarekiko konpromisoa, eta, aldi berean, erabilera fidagarriagoa eskaintzen duena, eskari handiko eremuetan eta pertsona eta ekipoen dentsitate handiko eremuetan".
Informazio-iturria: eleconomista.es