Berriak

Varsavsky “Ekintzaileek legegileak konbentzitu behar dituzte, lehenengoak dirua behar dutelako eta besteek botoak”

Martin Barsavsky arrakasta handiak lortu ditu bere bizitzan. Jazztel enpresaren sortzailea da eta beste hainbat enpresa ditu, denak mila miloi euroko (adarbakar enpresak) balioarekin: Jazztel, Viatel, Tumbrl, 33andMe eta Fon. Nahiz eta bizitza osoa ikusentzunezkoetan lan egin, orain beste sektoreetara egin du salto: emankortasuna, enbriologia eta bakarrik gidatzen diren autoetan zentratuta dago.
 
Bere madrilgo etxean hainbat ikasleen aurrean bere esperientziari buruz hitz egitera animatu da eta zenbait aholku emateko intentzioarekin hasi da: enpresa-ikuspegia beharrezkoa da gizartea hobetzeko. Bere ustez, Espainian posible da negozio berriak sortzea baina finantziazio kontuetan, hobe kanpoan bilatzea. “Silicon Valey edo New York-en dirua lortu, enpresaren lehen pausuak eman eta gero Espainiari ekarri”, hori da Martinek diona. Estatu Batuekin erlazio onak izatea beharrezkoa da.
 
Martin Varsavsky-ren ustez kapital arriskuen funtsak oso baikorrak dira ekintzaileentzat, dirua lortzeaz gain, denbora batez, kanpoko jendea zure proiektuan lan egiten dutelako. “Venture Capital” estiloa gustoko duela dio Martinek. Beste kontzeptu garrantzitsu bat bere ustez, ekintzaileek ezin direla erlaxatu dio, momentu oro erne egon behar direla dio Martin-ek. Salvador Garciaren ustez, Fintech-en enpresa sortzaileak, inbertitzailekin lan egitea oso baikorra dela dio, haiei esker, enpresaren kokaleku zehatza ezagutzeko aukera izaten dutelako.
 
Bestetik, Vasavsky-k ere lankideekiko zer-nolako jarrera izan behar duen enpresaburu batez hitz egin zuen eta bere ustez, oso garrantzitsua da jendeari espazioa eta gauzak egiteko aukera ematea da. Enpresa arrakastatsuak nola sortzeko formula ez zuen esan, baina teknologia berriak eta arau-aldaketak elkartzea beharrezkoa dela dio.
 
 
Informazio-iturria: retina.elpais.es

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.