Startup eta euskal ekintzailetza-eragileak mundu mailako ekosistema berritzaile eta teknologikoan kokatzen dituen plataforma adimenduna.
Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren plataforma interaktiboa.
Eusko Jaurlaritzak Spri Taldearen bitartez, lurraldean enplegua, aberastasuna eta berrikuntza sortzeko funtsezko neurrietako bat den ekintzailetza sustatzeko lanean, Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemari buruzko sareko datu-base propioa jarri du martxan.
Up! Euskadi plataforma berriak, machine learning eta datuen ingeniaritza teknologia berritzailean oinarrituta, informazio baliotsua eskaintzen du, startupei eta Ekosistemako eragile guztiei ikusgarritasuna emanez eta Euskadi ekintzailetza aurreratuko Hub gisa kokatuz.
Startup, inbertitzaileek edo ekosistemen eragileek beren erakundearen xehetasunak gehi ditzakete eta haien profila nabarmendu dezakete komunitate osoarentzat datuetarako sarbide irekia eskainiz.
Europako eta munduko ekosistema teknologikoei lotutako datu adimenaren hornitzaile nagusia Dealroom-ekin elkarlanean garatzen da. Eta ekosistemaren, bilakaeraren eta inplementatutako politiken benetako eraginaren ikuspegi globala eskaintzen du.
Inteligentzia iturri gakoa, startup garatzeko eta sektoreen arteko ezagutza trukatzeko beharrezkoak diren konexioak bultzatuko dituena. Euskadi etorkizun handiko teknologia eta berrikuntza gune gisa nabarmentzea.