+Trebakuntza

Unibertsitate-autonomiaren defentsa

Euskal unibertsitateek, Unibasq-ek eta Hezkuntza Sailak unibertsitate-autonomia eta ikasturtea kalitate-irizpidez aplikatuz burutzea defendatu dute
 
Iragan apirilaren 2an, bideokonferentzia bidez, autonomia-erkidegoen eta Unibertsitate Ministerioaren arteko bilera egin zen eta Eusko Jaurlaritzak bertan parte hartu zuen ere. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako parte-hartzaileek ikasturtearekin jarraitzeko beharra defendatu zuten, ikasleei eta irakasleei lasaitasun mezu bat helarazteaz gain. Koronabirusaren krisiaren ondorioz ikasle bakar batek ere ikasturtea gal ez dezan lan egitearen garrantzia nabarmendu zen. Horretarako, ohiko jarduketak eta epeak egungo egoerara egokituko dituzten formulak aztertzen eta erabakitzen jarraitu dute.
 
Bilerarako aurreikusitako gai-zerrendari dagokionez, Hezkuntza Sailak eztabaida gaien inguruko bere jarrera azaldu zuen. Horien artean; "presentzialtasuna" amaitutzat emateko asmoa; unibertsitateko praktiketan %50eko salbuespena egiteko asmoa; eta unibertsitateko ikasturtearen amaiera bateratzeko asmoa.
 
Planteamendu horren aurrean, Hezkuntza Sailak bere gaitzespen osoa azaldu nahi izan zuen. Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak zalantzan jarri zituen proposamen horiek, ez dituztelako errespetatzen ez Euskadiren eskumenak, ez Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen autonomia, ez Unibasq Kalitate Agentziaren independentzia. Bileran adierazi bezala, Euskadin etengabeko koordinazioa egon da euskal unibertsitate-ekosistema osoaren artean. Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Unibasq -Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia - eta Hezkuntza Saila lanean ari dira irizpideak adosteko eta ikasleen, hezkuntza-sistemaren eta, oro har, gizartearen onurarako neurriak adosteko.
 
Ikasturte presentzialaren amaierari dagokionez, Moraisek adierazi zuen funtsezkoa dela lasaitasun-mezua helaraztea, eta euskal unibertsitate-sistemaren sendotasuna zein lan bikaina egiteko duen gaitasuna azpimarratzea, urtetan zehar erakutsi izan duen bezala, horiek baitira bermerik onena gure unibertsitateetako ikasleentzat. Gainera, adierazi zuen, funtsezko gakoa modu koordinatuan lan egitea dela, Euskal Unibertsitate Ekosistemaren ezinbesteko ezaugarria. Unibertsitateak prest daude bi egoera posibleetako edozeinen aurrean: bai uneren batean jarduera presentzialera itzultzeko, bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duen osasun-larrialdiko egoerarekin bat etorriz hartu beharko litzatekeen beste edozeinetarako.
 
Unibertsitateko praktikei dagokienez, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak nabarmendu zuen, arau zorrotzak hartzea ezohiko egoera horretan erabakiak hartzeko behar den malgutasunaren aurkakoa dela; izan ere, unibertsitate-titulu bakoitzak bere kasuistika berezia du, eta balio zorrotz bat ezartzeak ikasle-talde bat praktika horiek gainditzeko aukeratik kanpo utz lezake. Izan ere, izurriteak inor ez kaltetzea baita helburu nagusia: ikasketa batzuetan murrizketa are handiagoa izan liteke, ikasketa-planari larriki eragin gabe; eta beste batzuetan aldiz, ehuneko bat ezartzea aurreikusitako eta beharrezko gaitasunak eskuratzearen aurkakoa da. Kontuan izan behar da unibertsitate-ikasketa guztiak aldez aurretik ebaluatu zituela Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq-ek), eta ehunekoak murrizteak ondorioak izan ditzakeela onetsitako planaren legezkotasunean, aintzat harturik gainera, plan horien kalitatea ondorengo ebaluazioen bidez egiaztatua izan zela. Euskal unibertsitate-sistema osatzen duten kide guztiak izan ziren jarrera horren aldeko, eta une honetan unibertsitate-ikasketa guztiak aztertzen ari dira, haietako bakoitzerako irizpiderik onenak ezartzeko.
 

Unibertsitate-egutegia

 
Unibertsitateko egutegiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen ez duela zentzurik egutegi bateratu bakar bat ezartzeak, kontuan hartuta unibertsitate bakoitzak une jakin batean hasi zuela bere ikasturtea. Hala, Hezkuntza Sailak, gainerako premiazko gaiekin bezala, unibertsitateekin eta Unibasq-ekin batera aztertzen ditu hartu beharreko erabakiak, betiere euskal unibertsitate bakoitzak eta Unibasq-ek duten autonomiaren barruan.
 
Bileran zehar, Eusko Jaurlaritzak Euskal Unibertsitate Sistema Estatuko gainerako sistemetatik bereizten duten kasuak adierazi nahi izan zituen. Errealitate hori, besteak beste, honako gai hauetan bistaratzen da:
 
  • Unibertsitateko Prestakuntza Dualaren eredua. Errealitate bereizgarria da gaur egun, gainerako autonomia-erkidegoekiko eta titulazio gehienekiko betekizun desberdinak dituena.
  • Egiaztapen Instituzionalaren hedapena. Egiaztapen Instituzionala duten unibertsitate-fakultate eta -eskolen ehunekorik handiena du Euskadik, eta horrek autonomia handiagoa ematen die, eta prestakuntza-eskaintza propioa diseinatzeko baimena ematen die.
  • Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia. Agentzia horrek harreman zuzena, arina eta gure testuingurura egokitua errazten du egoera orotan, eta euskal unibertsitate-prestakuntzaren kalitatearen bermea da.
Unibertsitateko ekosistemako kideak lanean ari dira, bi egoera posible aurreikusiz: ikasturte honetan aurrez aurreko prestakuntza berreskuratzeko aukera, edo egungo ikasturteari ikasgeletatik kanpo aurre egiteko beharra. Bi agertoki horiek lantzen ari dira, eta eszenatoki baterako eta besterako hainbat jarduera egiten ari dira. Datozen egunetan lan-bilerak egitea aurreikusita dago Euskal Unibertsitate ekosisteman. Apirilaren 3an, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua bideokonferentzia bidez bildu zen Nekane Balluerka EHUko errektorearekin eta Deustuko Unibertsitateko -José María Guibert- eta Mondragon Unibertsitateko -Bixente Atxa- errektoreekin, euskal unibertsitateen eta Hezkuntza Sailaren arteko lankidetza estuan lanean jarraitzeko.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.