Txinako Banku Popularrak aspalditik dihardu DC/EP (Digital Currency/Electronic Payment) izeneko moneta digital bat garatzen. Yuan edo renbi-ri, bere ekonomia 1949az geroztik oinarritzen zen moneta fiat-ari, alternatiba ofizial eta legala planteatuko lioke.
Txanpon hori horretarako sortutako bloke-kate batean oinarrituta dago, eta yuanarekiko 1:1 parekotasuna izango du. Helburua: dolarrarekin lehiatzen den moneta global bihurtzea. Zer hobeto mugikorraren bidez egitea baino?
DC/EPrekin eragiketak egiteko aukera emango duen ordainketa mugikorren aplikazioa probatzen ari dira dagoeneko Asiako erraldoiaren lau banku nazionalen eta Txinako Banku Popularraren partaidetzarekin. Hori ez ezik, Ant Financial ordainketa elektronikoen erraldoia eta Tencent operadore ezaguna ere sartuta daude hedapen horretan.
Hainbat erakundek gomendatu zuten otsailaren hasieran ordainketa mugikorren eta digitalen sistemak bultzatzea, eskudirutan egin ordez. Horregatik uste da konfinamendua izan daitekeela DC/EPren garapena eta hedapena azkartzeko arrazoietako bat.
Huang Qifan Txinako Nazioarteko Ekonomia Trukerako Zentroko lehendakariak adierazi zuen erakundeak sei urte zeramatzala DC/EP garatzen, eta erabateko konfiantza zuela Txinako finantza-sisteman sartzeko aukeran. Haren ustez, SWIFT bezalako alternatibak zaharkituta geratu dira, duten kostuagatik eta moteltasunagatik.
Beraz, azken urteotako mugimendu ekonomikorik garrantzitsuenetarikoa da: baieztatuz gero, Txinak tresna berezi bat izango luke, eta, horren bidez, moneta digital eraginkorra duen lehen herrialdea izango litzateke. Moneta hori, gainera, mundu osoan erabil liteke, eta bere ekonomietatik kanpo asko erabiltzen diren beste moneta batzuk (dolarra edo euroa) konpromisoan jar ditzake.
Informazio-iturria: xataka.com