Berriak

Txina, bere unerik boteretsuenean

2012ko azaroak 15etik, Txina Xi Jinpingek burutzen duen herrialde bat da, Txinako Alderdi Komunistako Idazkari Orokorra dena. Jinpingek bere boterea finkatu zuen bere pentsamendua sartzean taldearen Konstituzioan honen XIX. Kongresuan zehar. Bere ideien artean dago berriztatze oso bat eta ingurugiroaren kontserbazioari arreta handiago bat.
 
Egungo lehendakari txinatarra beste lider historiko batzuen mailan kokatu da horrela, hala nola Mao Zedong edo Deng Xiaoping, ospetsu bihurtu duena hamarkadetan izan den lider txinatar boteretsuena bezala.
 
Hauek dira “Xi Pentsamenduaren" 14 oinarri politikoak:
- Alderdiaren lidergoa bermatzea batez ere lanari dagokionez.
- Gizartean zentratutako ikuspegi batekin konpromisoa hartu.
- Berriztatze integral eta sakon batekin jarraitu.
- Garapenerako ikuspuntu berri bat hartu.
- Gizarteak herrialdea gobernatzen duela ikusi.
- Gobernuko edozein eremu zuzenbidean oinarritua dagoela bermatu.
- Balio sozialisten defentsa.
- Garapenaren bidez gizartearen bizi-baldintzak bermatu eta hobetu.
- Gizakia eta naturaren arteko harmonia bermatu.
- Segurtasun nazionalerako ikuspegi global bat jarraitu.
- Alderdiaren erabateko agintea defendatu herriko Armadaren gain.
- “Herrialde bat, bi sistema” oinarria defendatu eta batasun nazionala sustatu.
- Etorkizuneko gizarte baten eraikuntza bultzatu, gizateria osoarekin partekatuta.
- Alderdiaren gaineko guztizko kontrol zorrotz bat egin.
 
Zetaren Ibilbidea
Xi Jinping, besteak beste, gauza batengatik nabarmendu da munduko bigarren potentzia zuzentzen duenetik, eta hori eta hori bere Zerrenda eta Ibilbidea edo Belt and Road Initiative ekimena da. ZIB (Zetaren Ibilbide Berria) euskaraz eta NRS (Nueva Ruta de la Seda) espainiarrez dira bere siglak eta hori da bere proiektu ekonomiko-poliltikoa bezala ezaguna egin den izena. Proiektuak Europa, Hegoalde-Ekialdeko Asia, Asia Zentrala eta Ekialde Ertaina konektatu nahi ditu, eredu ekonomiko, eta inplizituki politiko, txinatarraren bidez.
 
Proiektua antzinako zetaren ibilbidearen berreraikitzean eta itsas-ibilbide paralelo baten sorreran du bere jatorria, hemendik bere “Gerriko eta Ibilbide” izena. Proiektuak 60 herrialdetan du eragina, munduko erreserba energetiko ezagunen % 75, munduko herritargoaren % 70, eta munduko BPGren % 55 sortuko luke. Txinako gobernuak 1,4 bilioi dolar inbertitzea aurreikusi du. Gerriko ekonomiko bat izango litzateke.
 
Xi Jinpingek ziurtatzen du proiektuak bost oinarri dituela: komunikazio politikoa, zirkulazio monetarioa, herrien arteko ituna, bizi-konektibitatea eta jariotasuna. Guzti hori islatua izan da laguntza-planak dituzten inbertsio handien bitartez kanpoko merkatuan interesatuak dauden enpresa txinatarrentzat.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.