Tknika Euskadiko LHko ikerketa aplikatuko zentroa da. Errenterian kokatutako zentro honetatik funtsezko alderdi guztiak sustatzen dira, LHko zentroak egungo ingurune konplexura egokitzeko gai diren erakunde berritzaileak izan daitezen, gizarteari emandako balioa maximizatuz. Hala, gai metodologikoak, antolaketa egiturak, enpresekiko harremanak eta nazioarteko harremanak edo egokitzapen teknologikoa bideratzen dituzte, beti ere zentroekin eta irakasleekin sarean lan eginez.
Teknologiari dagokionez, Tknikaren helburua arlo teknologiko bat interesgarritzat jotzen denetik igarotzen den denbora gutxitzea da (hala identifikatu delako, adibidez, RIS3-Euskadin), ezagutza hori ikasleengana iristen den arte, eta, hedaduraz, lan egingo duten enpresei.
Hori lortzeko, hainbat urtetan garatzen diren espezializazio-arloak deitutakoak eratu zituzten, eta horietan Tknikako langileek, LHko hainbat zentrotako irakasleekin batera, teknologiaren azterketa, edukiak sortu, irtenbide didaktikoak garatu eta prestakuntza ematen diete interesa duten gainerako irakasleei.
2021-2022 ikasturtean, 16 espezializazio arlo ari dira martxan, horietako 12 Berrikuntza Teknologiko eta Sistema Adimendunen Sailetik (ITSI) koordinatuta eta gainontzeko 4ak Biozientzietatik eta Iraunkortasunetik.
Gaur egun, ITSItik garatzen ari diren espezializazio-arloak hauek dira:
Bere aldetik, Biozientzietatik eta Iraunkortasunetik koordinatutako espezializazio-arloak hauek izango lirateke:
Euskal gizarteari ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko eta LH Euskadi nazioarteko erreferente gisa kokatzeko, LH arloan egiten ari den jardueraren lagin bat besterik ez da hau.