Berriak

Taxi hegalariak gertu

Europa etorkizuneko taxi hegalarietan lanean ari da, erakustaldiak egin ahal izateko hirietan 2019 urtetik aurrera. Izan ere, taxi hegalariak garapen-prozesuan daude. Hiri barruko garraioa aldatzen ari da eta, ibilgailuak eskatu eta erabiltzeko aplikazio eta sistemen etorrerak iraultza bat suposatu badu taxiaren sektorean. Aire-mugikortasuneko irtenbidean dagoeneko lanean ari diren enpresek eta publiko-pribatu arloetako erakundeen arteko lankidetzek paradigma-aldaketa bat suposa dezakete hiri barruko mugikortasuna ulertzeko moduan.
 
Ingolstadt izan liteke mota honetako ibilgailu elektriko eta autonomoak hegan izan zitzakeen Europako lehen hiria. Bavariako estatuan kokatuta (Alemania), duela hilabete batzuk bere aginteek Urban Air Mobility-ren (UAM) ekimenean hiri aitzindaria izatea erabaki zueten. Ekimen hor Hiri eta Komunitate Adimentsuetako Berrikuntzarako Elkarte Europarrak (EIP-SCC, jatorrizko siglak) bultzatu du, Europako Batzordearen laguntzarekin.
 
Ekimen honek enpresak, hiriak eta gizarte zibila gehitu nahi ditu "mugikortasuna hirugarren dimentsioan" deitu duten honetan garatzeko. Proposatzen da ideiak partekatzea, hiri adimentsuak batzea eta ibilbide-orri bat definitzea hurrengo hiri-mugikortasunari buruz, aire-dimentsioan fokuratuta. Ekimena Airbus multinazionak burututa dago eta bere bazkideen artean ditu instituzioak Aireko Segurtasunaren Agentzia Europarra (EASA, ingeleseko siglak) eta Aireko Nabigazioaren Segurtasuneko Erakunde Europarra (Eurocontrol) bezala.
 
“Aireko taxientzako proiektu pilotu bat, bidaiarientzat, pertsona gaixoentzat edo organoak garraiatzeko perfektoa da guretzat eta gure profila handitzen du hiri aitzindari bezala mugikortasun digitalizatu eta autonomoan”. Horrela adierazten zuen bere sartzea UAM ekimenean Inglostadt-eko alkateak, Christian Lösel-ek, aurreko ekainean, Airbusekin akordioa sinatzen zuenean, zeinaren bidez taxi hegalariaren proba-operazioak egingo diren.
 
Erronka da pilotuak aurrera eramatean 2019an hiri eta erregio ezberdinetan, ondorioak lortzea eta UAMeko inplementazio-estrategia bat formulatzea, baita ibilbide-orri bat ere.
 
Airbusen helburua
Hau ez da ibilgailu hegalarien arloan Airbusek duen proiektu bakarra hiriko-mugikortasunak dakartzan arazoak konpontzeko. Konpainia, urte honetako amaierarako, CityAirbusen lehen hegaldia prestatzen ari da, beste ibilgailu bertikal elektriko bat, aireratzeko eta lurreratzeko gai dena, bidaiarientzako aireko hiri-garraioko ibilgailu bat bezala diseinatuta.
 
Lau bidaiari garraia ditzake eta, 2017ko amaieran, jada gainditu zuen probetako lehen fase bat. Airbusen helburua aireko ibilgailu hau hiriak bidaiariekin gainetik hegan aritzea da 2023an.
 
Bestalde, Audirekin elkartuta, dagoeneko probatzen ari da São Paulo eta Mexikoko Hirian eskakizun-menpeko bere helikopteroen plataforma, Voom deituta, hiriko garraiorako pentsatuta eta eskuragarri eta errazago egiteko helikopteroen bidaiak.
 
“Automobil konektatuek, elektrikoek eta autonomoek hiri-mugikortasuna erosoago eta garbiagoa izatea egingo dute”, nabarmentzen zuen Bram Schotek, Audiko lehendakari bitartekoa Urban Air Mobility-ren (UAM) ekimen europarrarekin batzean, “espazioa aurreztuko du ere, esan nahi duena hirian bizi diren pertsonek bizi-kalitatea hobea izango dutela. Hemen da non hirugarren dimentsioko mugikortasunak ekarpen baliotsu bat egingo duen etorkizunean”.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.