Berriak

Superman al da? Ez! Hegan egiten duen Porsche bat da

Bi enpresek elkarrekin lan egingo dute zeruko hiriaren mugikortasunean. Porsche eta Boeing-ek prentsa ohar bat bidali dut eta bertan “elektrikoa era bat den gailu bat sortzea dute helburu, aireratze eta lur-hartze bertikalarekin”. Oharran ere, premium hitza agertzen da, hori dela eta, askok diote ez dela ibilgailu arrunt bat izango.
 
Azken aldian enpresa bat baino gehiago zeruko-hiri mugikortasunerako ibilgailuak sortu nahi dituztela esan dute, arazo dexente daudelako gaur egun auto-ilarekin etab. Dena den, gauza asko kontutan hartu behar dira ideia hauek aurrera eramateko, eta seguruenik enpresa gutxien esku geratuko da benetazko ibilgailuren sortzea. Zalantzarik gabe, Boeing enpresak aukera gehiena dituena da proiektu hau aurrera eramateko; teknologia eta baliabideak badituelako jadanik.
 
"Bi enpresa liderren indarra konbinatzen ari gara etorkizuneko merkatuaren balizko potentzial garrantzitsu bati heltzeko", esan du Detlev von Platen Porscheko zuzendaritza-taldeko kideak. "Epe luzera, bidaiaren hirugarren dimentsioetara mugitzea eragin dezake", berretsi du CNNk. "Porsche eta Boeing enpresek doitasun, estilo eta berrikuntza ingeniaritza eskaintzen dute mundu osoko aireko mugikortasunerako bidean", adierazi du Steve Nordlund Boeing Next enpresako zuzendari nagusiak.
 
Aurora Flight Sciences, Boeing enpresaren ordezkaritzarekin batera, enpresa alemaniarrarekin elkarlanean arituko da (Volkswagenen parte da), hirien hegaldi motzak lortzeko ahaleginean. Aurorak lehen hegazkin elektrikoa probatu du dagoeneko.
 
Aurten, Manassas enpresaren instalazioetan (Virgnia), piloturik gabeko ibilgailu batek hegan egin zuen segundo batzuk eta modu bertikalean aireratu eta lurperatu zen.
 
Informazio-iturria: lavanguardia.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.