Sunbik txirrindula adimentsu elektrikoen hiri sistema bat da, eguzki energiarekin kargatzen direnak bere aparkaleku propietan. Gainera ez da behar obra zibila egitea sistema martxan jartzeko.
Panel fotovoltaikoen bidez kargatzen dira txirrindulak (sistema osagarri bat dute ere), % 100 jasangarriak dira eta eguneko 24 orduetan funtziona dezakete, sistemaren beharren arabera eta baterien kargaren arabera. Sistemak berriz kargatzeko haririk gabeko sistema bat du eta bateria sistema bat ere, eguzkia ez dagoen egunetarako.
Sistema intermodal bat da eta edozeinek erabili dezake (hiritarra edo turista) eta hiriko beste garraio publikoak erabiliz hiriko edozein puntura ailegatzeko aukera emante du. Bidai bakarreko sistema bat da, hori dela eta, erabiltzaileek aparkaleku guztietako txirrindulak erabili ahalko ditu (hartu eta utzi) egunean zehar. Urteko, hilabeteko edo eguneko kuota ordaintzea behar da bakarrik.
Aplikazio bat dago ere, zerbitzua errazago egiteko erabiltzaileei. Hiriko informazioa sartu daiteke, denden edo ekintzen informazioarekin. 24 orduz kontsultatu daiteke informazioa hizkuntz ezberdinetan. Aplikazioarekin ere, sistemaren mantentze lanak egin daitezke edota aparkalekuen banaketa ezin hobea. Aplikazioaren bitartez jasotzen diren datu guztiak, biltzendira eta hiria hobetzeko datu baseak sortuko dira etorkizuneko eraldaketetan erabili ahal izateko.
Sistemak elementu hauek ditu:
- Aparkaleku fotovoltaikoak
- Txirrindula elektriko eta adimentsuak
- Kudeaketa adimentsua egiteko aplikazioaren bitartez
Adierazgarri arrakastatsuak:
Ingurumen-inpaktua:
- Hiriko autoa erabiltzearen murrizketa eta berotegi-efektuko gasen murrizketa
- CO2 murriztea bizikleta elektrikoen (eguzki-energia) karga eta erabilpena dela eta.
- Ekonomia zirkularraren aplikazioaz berrerabiltzea
Gizarte-prestazioa:
- Txirrindularen erabilera handitzea
- Komertzio txikien dinamizazioa apparen erabileragatik
- Hiri erresilientziaren handitzea
Aurrezkia:
- Erabiltzaileena, garraio intermodal merkeagoa delako
- Hiri erresilientziaren handitzea dela eta
- Ekonomia Zirkularreko printzipioak aplikatzeagatik
Onurak:
Erabiltzaileek:
- Garraio sistema intermodal, alternatibo, ekonomiko, ekologiko eta jasangarri bat edukiko dute
- Aplikazio bat izango dute beren telefono mugikorrean, beren hizkuntzan, leku interesgarrietara gidatuko dituena.
- Gustoko dituzten gauzak eta denden deskontuak ezaguteko aukera izango dute
- Hiritik beste modu batez mugitutzeko aukera izango dute.
- Beren esperientzia sare sozialen bitartez beren lagunekin partekatzeko aukera izango dute.
Udalak:
- Mugikortasun zerbitzu berriena izango du eta balioa eta irudia jasangarria emango du.
- Inplementazioaren kostuak murriztuko ditu, obra zibilak ez baititu behar. Mugikorra da berez eta komunikazioetan autogestionatua.
- Dendei eta zerbitzuei bultzada bat emango dio.
- Hirien gertakariei buruzko informazioa emango zaie hiritarrei.
- Informazioa denbora errealean edukitzean datuekin lanean aritzeko aukera paregabea, besteak beste, larrialdi zerbitzuak eta herritarren segurtasuna aurreikusteko zenbait ekitaldi masiboetan.
- Zalantzarik gabe hirietatik mugitzeko sistema paregabea onura handiekin. Ez zaizu iruditzen?