Berriak

SunBik: eguzki-energiako bizikleta adimendunak

Europako eta munduko eskualde batzuetako edozein hiritan, ohikoa da pertsonak beren lanetara, unibertsitatera, eskolara edota hiriko beste gune batetara bizikletaz joaten ikustea.
Zenbait hiritan (hala nola Kopenhagen, Amsterdamen, Parisen, Buenos Airesen, Bogotán, Montevideon, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian, Sevillan eta Malagan), bizikletak garraiobide intermodal bat dira eta, horren ondorioz, hiriko beste garraiobideen osagarriak. Sineztezina badirudi ere, puntako orduetan bizikleta sistema eraginkorragoa bat da betiko motordun ibilgailuekin alderatuta.
 
Kanarietako herritarraren eta turisten jarrerak aztertu eta Espainia eta Europako bizikleten alokairu-sistemak ikusi eta gero, benetan jasangarria den sistema bat txertatzeko ideia sortu da, lan zibilik behar ez duena eta, gainera, hiria modu adiskidetsu eta zentzuzkoan zeharkatzeko gida gisa balio duena erabiltzaileen premia zehatzetara egokituta: SunBik.
Alondra hirietan energia berritzaileen txertatzera dedikatuta dago eta azkenaldian Lurralde Adimentsu, Jasangarri eta Proaktiboetara. Kasu honetan SunBikek bermatzen duen Eredu Erabilgarri bat erregistratu du. SunBik ez dago munduan beste inon; beraz, mugikortasun jasangarriko puntako enpresan bihurtu da, guztiz Espainian garatu den produktu bat esportatzeko gai dena. Gainera, SunBik marka bezala erregistratua izan da Marka eta Patenteetako Espainiako Bulegoan eta puntako beste teknologia berri-tzaile batzuk sartu ditu, indartzen dutena produktua bere generoko sistema bakar bezala.
 
 
Nolakoa da SunBik?
SunBik bizikleta elektriko eta adimentsuen alokairuko hiri-zerbitzu bat da, eguzki-energiarekin kargatzen direnak beren aparkalekuetan eta ez duena behar lan zibilik martxan ipintzeko.
 
Bizikleten karga panel fotovoltaikoei eta kargako sistema laguntzaile bati esker egiten da,      % 100 jasangarria, eguneko 24 orduetan zehar jardun daitekeena, sistemaren beharren eta baterien kargen arabera. Sistemak haririk gabeko karga sistema bat du bizikletentzat, baita baterien sistema bat ere, zerbitzua bermatzen duena eguzkirik gabeko egunetan.
Beraz, sistema intermodal bat da SunBik, baimentzen duena turista edo hiritar oro hiriko edozein lekutara iristea, garraio publikoko beste sistemekin konbinatuta.
Bidaia bakerreko zerbitzua da. Orduan, eguneko, asteko edo urteko ordainketa bat eginez, erabiltzaileak edozein bizikleta hartu ahal izango du edozein aparkalekutan eta beste batean utzi, nahi adina aldiz. Kudeaketa adimentsuko sistema bat da. Smartphonentzat aplikazio bat du, erabiltzaileen izen-ematea erraz egitea uzten duena sistemaren erabilera arin eta dibertigarri bat egin dezaten.
 
Era berean, merkataritzan sartzen uzten du eta hiriko ekintza guztiak indartzen ditu ere publizitatearen eta mezularitzaren bidez, modu adimentsuan zuzendua, 24 ordutako arreta zerbi-tzu pertsonalizatu bat hizkuntza ezberdinetan, larrialdiko zerbitzuak barne, eta webgune bat du ere komunikaziorako tresna osagarri bezala.
Softwareak sistema osoaren mantentze prebentibo eta zuzengarria egiten du, baita bizikleten banaketa onerako ruten egikaritza ere aparkaleku ezberdinetan, zerbitzua beti eraginkor egoteko edozein puntutan.
 
Osagaiak
Laburbilduz, sistema osatzen dute ondorengo osagaiek:
- Aparkaleku fotovoltaikoak: “Plug & Play” (Parking) motako kargakoak, beharrezko teknologia dutenak sistemaren funtzionamendu eta komunikazioetarako, laguntzarik behar gabe eta lan zibilen beharrik gabe.
- Bizikleta elektriko adimentsuak: Geolokalizatuak, haririk gabeko konexio sistema berri-tzaile bat dute kargarako eta blokeo sistemarako.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.