Berriak

Streaming: Bideo onlineren negozioa, erabat betata dagoena

Denok nahi dute negozioaren zatitxo bat baina ez dago denontzat tokia. Ikusentzunezko edukiak urrezko mina bat dira. Gauzak horrela, hemen Telefonica-k bere bezeroak ez direnentzako ere eskaintza berezi bat aurkeztu du.
 
Netflix-ek lehia handia dauka nahiz eta 150 milioi harpidedun izan. Hori dela eta, aste honetan bono igorpen berri bat egin behar izan du bere edukiak finantzatzeko. Variety aldizkariaren ustez, aurten 15.000 milioi dolar gastatzeko aurreikuspena du. Dena den, enpresak 2015. urtetik kutxa fluxu negatiboa dauka eta 10.000 milioiko zorra.
 
Nahiz eta bonoen igorpena egin behar izan duen, bere akzioak %39ko balioa handitu dute urte honetan. Enpresa handiek inbertsio handiak egin dituzte aurten ere, osotara: 240.000 milioi dolar.
 
Disney-k ere aurrerapausuak eman ditu, CenturyFox erosten. Beraz, azken erosketa hau jadanik dituen Pixar, Marvel eta Star Wars-etara eransten da. Mickey Mouse-ri buruz ere hitz egin da azken aldian eta bere partaidetza Hulu enpresan %90a iritsi daitekeela esan dute. Beste handiek ere pausuak eman dituzte, adibidez: AT&T TimeWarner erosi zuen, Comcast Sky erosten zuen bitartean. Urte batean Interneten egongo dira enpresa hauek.
 
Disney eta Apple udazken honetan sartuko dira negozioan eta hauek, finantza-indarra dutenez, ez dute arazorik izango. Amazon-ek dio 5.000 milioi dolar ikusentzunezko edukietan inbertituko dituela. Apple-k aldiz, Steven Spielberg kontratatu du eta 2.000 milioi dolar bere bideoen plataforman inbertituko ditu esan berri du.
Momentuz negozioa gora doa baina ailegatuko da momentu bat, hori bera diote jakintzuek, non negozioa gelditu beharko de, jasangarria ez delako. Adibidez: Juego de Tronos-en ordu bat 10 milioi dolar kostatzen du.  Filmin, serie eta zinema independienteen espainiar plataformaren bazkidea, Juan Carlos Tous dena, berdina uste du: gutxi egotetik asko egotera pasa gara. Serien burbuila bat sortzen ari da eta kontsumitzaileek arazoak izango dituzte. “Ikusleek nahi dutena ikusteko arazoak izango dituzte, aukera asko daudelako”.
 
Hainbeste dira plataformak, Fortune aldizkariak kalkulu bat egin duela eta denetan harpidedun izateko 115 dolar hilean gastatu beharko dutela amerikarrek, orain ordaintzen dutena baina hamar aldi gehio. Slimpay-k ausnarketa bat egin du eta Espainian pertsona bakoitzeko 4,3 harpidetza ditu, Europako bigarren herrialdea. Zuora kontsultoraren ustez, 2020 urterako merkatu honek 85.000 milioi euroko balioa izango du.
 
 
Informazio-iturria: lavanguardia.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.