healthWorld

Stormram 4, bularreko minbiziaren aurka

Teknologia eta osasunaren alorrean bada interes berezia piztu duen aurrerapen bat: Stormram 4 delakoa. Robot txiki honek bularreko minbiziaren aurka borrokatuko du. 3Dn inprimatua dago plastikoan egina eta aireko presioaz bultzatuta, bularreko minbiziaren tratamenduan iraultza bat sor-tzeko etorri da, kirurgia gogorra ekidin ahal izateko.
Twenteko Unibertsitateko (Herbehereak) ingeniari batzuek garatu dute robot hau, ehunak (biopsia) atera ahal izateko bular baten esplorazio batean, erresonantzia magnetiko batean, oinarritzen dena hain zuen ere.
Erresonantzia magnetikoak prozesurik eraginkorrenak dira bularrean ezohiko ehun bat detektatu eta ikusi ahal izateko. Hala eta guztiz ere, zehaztapen honen erabilpena ez da beti egingarria, eskaner batean ateratze-orratzak eskuarekin erabiltzeagatik.
Tratamendu mota hauen zehaztasuna hobetzeko modu bakarra robotak erabiltzea da. Baina ekipo metalikoak ezin dira ingurune honetan erabili eremu magnetiko handiengatik. Hori dela eta, Stormram 4ren fabrikazio plastikoa da gakoa, zehaztapen milimetrikoazpiko emaitzak lortzen baititu.
"Biopsiako orratzaren nabigazio zehatza berebiziko garrantzikoa da bularreko minbiziari aurre egiteko (baita beste minbizi batzuei ere), izan ere ablazio termikoko edo krioablazioneko orratzen bidez posible da tumore-zelula deuseztatzea", diote instituzioan, non gehitzen dute "orratzaren kontrol zehatza, MRI esplorazio eraginkorra denbora errealean eta orratz fineko biopsia bakarrari esker diagnostiko azkarragoak eta zehatzagoak egin daitezke".
 
Prozedura estandarra
Minbiziaren aurkako borrokan gertatu den aurrerapen honek pausoak aurreztea suposatzen du gaixotasun honekin bukatu ahal izateko, tratamenduak egitea modu azkarragoan eman dadin, beste abantaila bat bat ekarriz, alegia, ez direla gogorrak.
"Mediku-robotika mota hau ziur aski prozedura estandar bat izango da ospitaleetan etorkizun hurbil batean”, gaineratzen du Twenteko Unibertsitateak.
Bularreko minbiziaren aurka borrokatzen duen robot honen agerpenak aurrerapen itzela suposatu du medikuntzako komunitatearentzat. Horren erakusle da robotika kirurgikoko desafio bezala aintzatetsia izan dela Londreseko nazioarteko Hamlyn sinposioan, medikuntzako eremuan eman ohi den gertakizunik garrantzi-tsuena mundu osoan.
 
Adi, emakume!
Bularreko minbiziaren ohartarazpena desberdinak izan daitezke pertsona bakoitzean. Pertsona batzuk ez dute inongo seinale edo sintomarik. Pertsona batek errutinako mamografia baten bidez jakin dezake bakar-bakarrik bularreko minbizia duela. Dena den, emakume orok jakin beharko luke hauek direla gaixotasun honetan ohartzeko seinale batzuk:
  • Konkor berri bat bularrean edo besapean.
  • Bularreko parte baten lodieraren handitzea edo hantura.
  • Narritadura edo hondoratzeak bularrekok azalean.
  • Gorritasuna edo ezkatatzea titipuntako edo bularreko zonaldean.
  • Titipuntaren hondoratzea edo mina zonalde horretan.
  • Titipuntaren jariaketa, esnea ez dena, odolekoa barne.
  • Edozein aldaketa bularraren tamaina edo itxuran.
  • Mina bularreko edozein partetan.
Kontuan izan, baita ere, ohartarazpen-seinale hauek minbizia ez diren gaitz askorekin ere eman daitezkeela.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.