Soinuaren murrizketako teknologiek eragindako isiltasun eroso batean isolatzen dute entzulea, mugitzen ari denean musika entzuteko. Paradoxikoki, zarataren zibilizazioak zarataz ihes egin nahi du. Beraz, jarraian soinuaz isolatuko zaituen entzungailu sorta bat erakutsiko dizugu:
1. Beats Studio3 Wireless: hiriko koloreak
Honakoa modelo klasiko bat da, denboraren poderioz berritzen dihoana bere estetika eta izen ona mantenduz. Beats berrien zarata-ezeztapen morgildu ahal izateko eta edozein distrazio ekideteko. 22 ordura arteko autonomia du, baita karga azkarreko modua ere. Bere prezioa 349,95 € da.
2. Bose QuietControl 30: entzute aktiboa
Lepoko ergonomikoko diseinua duten aurikular arin hauek mikrofonoak toki estrategikoetan dituzte ipinita kanpoko soina neurtzeko eta hori konpentsatzeko kontrako mezuen bidez. Bere ekualizazio optimizatuaren bidez, musika kanpoko zarataren araberako neurrian itzultzen dute. 10 ordura arteko autonomia dute. Bere prezioa 299 eurokoa da.
3. Sennheiser PXC550 II: kalitate tolesgarria
Marka aleman hau historikoa da entzuteko mundu honetan, aukerarik ez duena galdu audio toleskor digitalaren eztandan. Haririk gabeko eredu honek hiriko diademako aurikularren gama jarraitzen du, diseinu arinekoa eta soinu-presio fidagarri batekin, zarataren ezeztapeneko teknologia gehitzen zaiolarik. Ahots-laguntzaileko erabilera ahalbidetzen du keinu bakar batekin barne duen ukipen-panel baten bitartez. Bere diseinua oso soila da, malguak dira, baita tolesgarriak ere. Prezioa: 349 €.
4. Marshall Mid A.N.C.: etxeko begia
Anplifikadore britaniar firma mitiko honetako bozgorailu eta entzungailuen dibisioak toki bat bete du beti merkatuan, non bere lekua finkatzen duen kaleratzen duen eredu bakoitzarekin. Mid A.N.C. bere diademako aurikular berriek zarataren murriztapen aktiboa dute, ingurugiroko soinua antzematen duten lau mikrofono dituzte eta frekuentziak doitzen dituzte entzun nahi ez dena ezeztatzeko eta entzuleari uzteko nahi duen horretan zentratzea, alegia, musika. Prezioa: 279 €.
5. Apple AirPods Pro: ikono berritua
Lehen iPod-aren irteerarekin, Applek ia 20 urte daramatza mundua uniformatzen entzungailu txuriekin. Duela gutxi kableak kendu ziren, eta horren ondoren, zarata da ezabatu den hurrengoa. Belaunaldi berriak zarataren deuseztapen aktiboa du barne erabiltzaile kanpoaldeaz isolatzeko. Gailuak presioaren sentsore bat du ere musika edo deiak kontrolatzeko. Bere prezioa 279 €-koa da.
6. Bowers & Wilkins PX: brit dotoretasuna
Haririk gabeko entzungailu hauek erabiltzailearen luzapen bat bezala erantzuteko ustea dute. Musika aktibatzen dute jabeak horiek ipintzen dituenean eta eteten dute erabiltzaileak aurikular bat altxatzen duenean edota lepoan ipintzen dituenean. Zarataren deuseztapeneko teknologia aktiboa ekualizatzen da ingurumenaren arabera, kaleko zarata edo hegazkinen motoreen frekuentziak blokeatuz, entzute lasaiago bat baimenduz. Bere ontasunen artean, 22 ordutako autonomia, soinuaren goi mailako kaliltatearekin. Bere prezioa: 229 €.
7. Sony WF-1000XM3: teknologia irabazlea
Sony-ko japoniarrek oso eraginkorra den zarataren murrizketako teknologia bat lortu dute, frekuentzia gogaikarriak ezeztatzeko gai direnak, musikaren zarata naturala ezegonkortu gabe, hori arfizialki berrekualizatu gabe ere. Eredu honek sentsore dualeko teknologia barneratzen du, azaleko bi mikrofonoen bitartez, kalitate altuko entzute bat emanez, zaratez libre eta 24 ordu etengabeko entzute batekin. Bere prezioa 250 €-koa da.