Itxaronaldia bukatu da! Samsung Galaxy 9 Notea merkatuan dago dagoeneko! Kezkatzen al zaitu Galaxy S9 eta S9 Plusa txikiegiak direla zure eskuetarako? Mugikor adimentsu handiago bat nahi al duzu? Orduan Galaxy Note gama da zure eta Note 9ak zure interesa piztuko du ziurrenik.
Hilabete luzez zain egon ostean eta, batez ere, Galaxy Note 9ari buruzko zurrumurru asko entzun ondoren, Samsungek bere gailu berria aurkeztu zuen duela aste batzuk, Samsung Galaxy Unpacked ekitaldean.
Samsungen telefono berria barne-metatzerako bi aukera ditu: 128 GB edo 512 GB eta, gainera, zirrikitu batekin daro MicoSD txartel bat (banatuta saltzen dena) sartzeko. Barne-oroimena gehi extra hori batuz, gailuak 1TBko oroimena izan dezake milaka argazki, bideo eta dokumentu gordetzeko, non zauden herrialdearen eta aldez aurretik ezarritako software-aren arabera.
Espero zen bezala, Galaxy Note9k 4000 mAh-ko bateria bat du, egun oso bateko erabilera jasateko gai dena, haririk gabeko karga azkarrarekin.
Pantaila, diseinua eta iraunkortasuna
Galaxy Note 9k Note modeloan inoiz ikusi ez den pantailarik handiena du. Super AMOLED Infinity Display pantaila, 6.4 hazbetetakoa (zurrumurruek ziotenaren arabera), erabateko murgiltze-esperientzia bat ematen du. Gainera, estereo adarrak daude, AKGk afinatuak, Dolby Atmos hartzeko ahalmena dutenak.
Datu gehigarri bezala, pena merezi du adierazteak YouTubek Galaxy Note9 izendatu zuela gailu bakarra bezala YouTubeko esperientzia onena izateko bere eremuan.
Halaber, gailu honek ura eta hautsa jasaten du, IP685eko balioespen batekin.
S Pen
Inongo zalantzarik gabe, S Pen-a da Note saileko ezaugarririk bereizleena: erabiltzaileek beren urratsa nola utzi duten modua da eta Samsungek telefono adimentsu batek egin dezakeena handitu du honela. Idatzi eta marrazteko tresna bat bezala hasi zenak botere gehiago ipintzen du orain zure eskuetan.
Galaxy Note 9ko S Penak energia baxuko Bluetooth euskarri bat du, Note erabiltzeko modu guztiz berri bat ematen duena. Click bakar batekin, selfieak hartu eta irudiak taldekatu daitezke, diapositibak aurkeztu, musika geldi eta erreproduzitu, eta gehiago.
S Pena telefonoan kargatzen da minutu bakar batean. Beraz, prest dago minutu gutxi batzuen kontuan. Garatzaileek S Penaren BLE funtzionalitate barri eta aurreratuak sar ditzakete ere aplikazioetan aurten zertxobait aurrerago.
Zehaztasunak
- Tamaina: 161.9 x 76.4 x 8.8 mm
- Pisua: 201 gr.
- Pantaila: 6,4 hazbete Quad HD+ Super AMOLED
- Erresoluzioa: 2960x1440 (516ppi)
- Prozesatzailea: 10nm 64-bit Octa-core (Max. 2.8 GHz + 1.7 GHz)
- Prezioa: 999 / 1249.99 dolar, 1000 euro inguru