Datuen filtrazioa gero eta maizago gertatzen da eta denon ahoetan dago. Gero eta gehio nabaritzen da biztanleen ondoeza asuntu honekin eta horregatik plataforma batzuk sortu dira biztanleek datuen salmenta prozesu osoa kontrolatu ahal izateko. Datuen filtrazioen asuntuan Cambridge Analytica ospetsuena da: Facebooketik datu asko hartu zituzten eta Donald Trump kanpainaren alde erabili ziren.
Nahiz eta gauzak aldatzen ari diren, gauzak argi izan behar ditugu: interneten nabigatzen badugu zure datuak zabaltzen ditugu. Adibidez, Google Maps erabiltzen ari bazara, Googleei non zauden esaten diozu momentu oro. Beraz, bi aukera daude bakarrik: egoera hau onartzea edota mugikorretik aplikazio guztiak kentzea.
Gauzak horrela, zure datuak saldu nahi badituzu blokchain teknologiari esker egin daiteke. Tim Berners-Lee Word Wide Web-ren (WWW) sortzailea Solid plataforma eratu du erabiltzaileek beren datuak nor erabiltzen dituen jakiteko. Gregoy Barberren hitzetan, erregistratzea da behar den bakarra, ondoren erosleak erabiltzaileekin kontaktuan jarriko dira salmenta prozesua asteko. “Kriptotxanponak eskainiko dizkizuete datuen arabera: bankuen mugimenduak, medikuko informazioa, etab.” Erabiltzailearen esku dago txanpon hoiek onartzea edo ez. Kate-blokeei esker, salmenta modu seguru eta pribatu batez egiteko aukera dago.