appWorld

Rebel Tickets: sarrerak birsaltzeko plataforma

Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasleek aisialdiko sarrerak birsaltzeko plataforma bat garatu dute, eta Rebel Tickets izena jarri diote. Ikasle ekintzaileen talde batek gradu-amaierako lanaren barruan eraman du aurrera ekimena. Orain, mugikorrerako aplikazioa ari dira garatzen. 

Instagrameko istorioen bidez gaueko aisialdiko sarrerak -diskoteketakoak, batez ere- saltzen zirela ikusita, ikasleek aukera profitatzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Rebel Tickets. Egitasmoa gauzatuta, gazteek Bilboko, Bartzelonako eta Madrilgo gaueko aisialdiko sarrerak erosi eta saldu ahal izango dituzte.

Aplikazioa erosoa eta erraz eskuratzekoa izan dadin diseinatu dute. Interesa dutenek jakinarazpenak jasoko dituzte, eta eragiketa guztiak segurtasunez burutuko dira, iruzurrak saihestuta. Hala, esperientzia gardena, fidagarria eta segurua bermatuko zaie. Gainera, eroslea eta saltzailea txat bidez jarri ahal izango dira harremanetan, zalantzak zuzenean argitzeko. Horiek dira Rebel Ticketsen ezaugarrietako batzuk. Aplikazioa laster egongo da deskargatzeko moduan. Bien bitartean, zerbitzua beren plataformaren bidez eskaintzen jarraituko dute.

Bilboko eta inguruko gazteriak jada entzungo zuen birslamentari lotutako @reventabilbao izeneko instagram kontu ezagunari buruz. Lan eta garapen teknologiko askoren ondoren, eta izen aldaketa bat eginda, Rebel Tickets-ek bere mugikor aplikazioaren merkaturatzearen berri ematen du. Orain, modu seguru, erraz, eroso eta eskuragarriago batean erosi zein saldu ahal izango dituzu zure sarrerak.

Rebel Tickets, diskoteketan berezitutako gaueko sarreren birsalmentarako sortutako marketplace-a (orain App-a ere) da, non erabiltzaileek ticket-ak era seguru eta arinean saltzeko eta erosteko aukera duten.

Hasiera batean, instagrameko kontuan sarrerak saltzen zituzten erabiltzaileen historiak partekatzea soilik zen hura, erabat aldatu da. Eboluzio ikaragarria izan du proiektuak eta gaur egun, jaizaleen sarrerak era seguruan saltzeko zein erosteko birsalmentako plataforma teknologikoa bilakatu da Rebel.

Rebel Tickets startup bizkaitarra da. Asier Bengoa, Nerea Astorkiza, Nerea Zarragoitia, Jon García eta Anartz San Juanek osatzen dute taldea Unai Carmonarekin (Coben taldearen eskutik) batera. Danetara, 9 gazte dira proiektu berritzaile honetan lanean direnak; beraz Rebel Tickets Z belaunaldiak sortutako eta Z belaunaldiarentzako proposamena da.

Zertarako balio du Rebel Tickets aplikazioak?

Aplikazioa erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko sortu da. Jakinarazpenak, segurtasuna bermatzeko teknologia, erosle edota saltzailearekin komunikatzeko chat-a… dira gaur egun plataforman dauden funtzionalitate batzuk baina app-ari esker, beste hainbat izango dira: eskuragarritasun eta abiadura gehiago, jakinarazpenak, sarrerak mobileko wallet-ean gordetzeko aukera… orokorrean, esperientzia askoz hobea erabiltzailearentzat.

Nahiz eta birsalmenta gai eztabaidatsua izan, beti existituko den errealitatea da eta Rebel Tickets-eko taldeak argi du, ondo egin behar den praktika bat da. Horretarako proiektu hau bezalako soluzioak eman behar dira, kezka eta freudeak ekiditeko eta esperientzia seguru eta fidagarria bermatzeko.

Asier Bengoa, fundatzailea:

Ekitaldiak edo moda bezalako sektore anitzetan negozioak sortu ondoren, Asier Bengoa (Mungia, 2001) LEINNen izena eman zuen enpresak nola sortu ikasteko. Lehenik eta behin, software garapenerako aholkularitza (Thanic) sortu zuen eta gero, Rebel Tickets, diskotekako sarrerak erosteko eta saltzeko merkatua. Bere lehentasuna segurtasuna da erabiltzaileari konfiantza transmititzeko.

Hau da bere istorioa:

Bengoak eta bere kideek ikusi zuten sare sozialen bidez diskoteketako sarrerak nola isurtzen ziren aske, mugak izan arren. Instagramen profil bat sortu zuten Bilbon mota honetako sarrerak erosi eta saltzeko eta, eskaera handia zegoela egiaztatu ondoren, plataforma bihurtu zuten. "Sare sozialetan zaila da dirua irabaztea; beraz, gure merkatu propioa sortu dugu eta bertan erosleei eta saltzaileei kobra diezaiekegu. Sarrera erreala dela egiaztatzea da gakoa, adimen artifizialeko algoritmoekin eta sustatzaileekin kolaborazioekin egiten dugun zeregina bere baliozkotasuna denbora errealean egiaztatzeko", azaldu du.

Rebel Bilbon jaio zen eta gaur egun Bartzelona osoan zabaltzen ari da Espainiako hiri nagusietan abian jartzeko aurretiko urrats gisa. Eredua balioztatzen duten bitartean, Unai Carmonak (Ticketbis ohia), David Calvok (Zoom) eta Alain Uribeetxebarriak emandako 80.000 eurorekin finantzatzen dira eta bost sortzaileek soldatarik ez hartzea erabaki dute. "Plataforman eta marketinean inbertitu dugu, ahoz aho asko lantzen dugun arren. Bereziki segurtasunaren aldeko apustua egin dugu, erabiltzaileak fidagarritzat har ditzan funtsezkoa baita. Kontuan izan behar dugu Viagogo-n 20tik sarrera bat faltsua dela eta ezin dugula ordaindu.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.