+Trebakuntza

Profesionalizazioa kirolean bultzatzeko lankidetza

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Eibar Kirol Elkarteak eta WATS Teamek (erreferentziazko erakundea kirol-prestakuntza profesionalari eta kirol-arloko indarkeriaren prebentzioari dagokienez) akordio bat sinatu dute kirol-arloko prestakuntza, profesionalizazioa eta enplegagarritasuna bi unibertsitate-programaren bitartez sustatzeko xedearekin. Ondoko programak izangao dira: Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa.

Hitzarmena Ipuruan sinatu zen, elkartearen estadioan, eta ondokoak bertaratu ziren ekitaldira: Lander Beloki, Enpresagintza Fakultateko dekanoa; Mikel Larrañaga, Eibar Kirol Elkartea Fundazioko lehendakariordea; Jon Ander Ulazia, Eibar Kirol Elkarteko kontseilari ordezkaria; eta Alex Navarro, WATS Teameko sortzaileetako bat.


Hiru alderdien artean garatutako ekimena kirol-arloko prestakuntza areagotu beharretik abiatu da, bi unibertsitate-programa horien bidez. Programa horietan, klubeko adituek parte hartuko dute hainbat arlotan, hala nola enpresa-kudeaketan, komunikazio-estrategietan edo klubaren nazioartekotze-ereduan. Gainera, hitzarmenak beka-programa bat du klubeko kirolarientzat eta beren lan-jarduera bertan garatzen duten pertsonentzat, baita praktiketako programa bat ere, bi programetako parte-hartzaileentzat. 


Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek programen zehaztasunak eman dituzte, biak ere aitzindariak Euskadin eta Estatuan.


Kirol Berrikuntzako Graduondoa 27 eta 50 urte bitarteko profesionalei dago bideratuta, kirol-sektorean kokatuta dauden beren enpresetan berrikuntzak egin nahi dituztenei edo kirol-arloko enpresa-proiektu bat abian jarri eta garatzeko prest daudenei. Prestakuntzaren eta laguntzaren bitartez, “executive” programari esker, profesionalak aurrera egiteko gai izaten dira kirol-sektorean. Programak bi edizio izan ditu, eta horietan 25 pertsonak parte hartu dute guztira; programaren hirugarren edizioa martxoan abiaraziko da (www.wats.team/wats-expert-online/).

Izena emateko epea zabalik


Bestalde, Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra kirola gogoko duten eta duela gutxi graduatu diren 22 eta 27 urte bitarteko gazteei dago bideratuta, kirol-sektorean lan egiteko gaitu eta kirol-arloko beren enpresa-proiektua modu praktikoan osatu nahi dutenei. Gaur egun, programaren lehen edizioa garatzen ari da, eta dagoeneko irekita dago bigarren edizioan izena emateko prozesua (www.wats.team/wats-master/).


Lankidetza hori lehen abiapuntua da, hiruen artean, helburu hauek lortze aldera lan egiten jarraitzeko: kirolaren balioak sustatzeko, kirol-sektorearen profesionalizazioan eta prestakuntzan sakontzeko, kirol-indarkeriaren aurka kontzientziatzeko eta etorkizunean baterako ekintzak garatzeko. 


Bi programetako irakasleen artean, eliteko kirolaren munduko hainbat aurpegi ezagun daude, WATS Taldearekin lotuta: Vicente del Bosque (hautatzaile nazional ohia), Julen Guerrero (Sub17ko hautatzaile nazionala eta Athletic Klubeko jokalari ohia), Xabi Prieto (Realeko jokalari ohia), Patricia Ramírez (kirol-arloko psikologoa, idazlea eta hizlaria), Jero García (boxeatzaile profesional ohia eta “Hermano Mayor” telebista-saioko aurkezlea), eta beste hamabost profesional nabarmen, enpresa-kudeaketaren, ekintzailetzaren, negozio-garapenaren, marketinaren edo komunikazioaren arlokoak, besteak beste. 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.