Nafarroako zentro akademiko ezberdinetako ehunka gazte izan ziren Prestakuntza eta Enpleguaren Europar Aretoa - DIGITAL GENERATIONen. Universitario Vasco Navarrok Iruñeko NH Iruña Park Hotelean antolatu zuen ekitaldia. Nafarroan egiten den prestakuntza-ekitaldirik handiena da hau, non milaka lagunek bertatik bertara ezagutu ahal duten eskola-ikasketak amaitu ostean eskura dagoen prestakuntza-eskaintza zabala.
Aretoa martxoaren 10ean eta 11n ospatu zen, 9:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Ekitaldia ikasleen, familien, prestakuntzako profesionalen, ikastetxeen, unibertsitateen eta enpresen arteko topagunea da, gazteek beren etorkizuneko prestakuntzari eta bizitza profesionalari buruzko zalantzak argi ditzaten.
Ekitaldi hau beharrezkoa dela jakitun, bai ikasleentzat bai familientzat, orientatzaileentzat eta prestakuntzako profesionalentzat, Prestakuntza eta Enpleguaren Europar Aretoa - DIGITAL GENERATION Covid-19aren ondoriozko bi urteko eten baten ostean itzuli da. Halaere, egungo segurtasun -eta osasun- neurriak mantendu zituen.
Normaltasunerako itzulera honetan, Aretoak bere espiritu bereizgarria mantendu zuen, hau da, orientazioaren eta prestakuntzaren garrantzia aldarrikatzea. Hori dela eta, bertaratutakoek NH Iruña Park Hoteleko instalazioak bisita eta hezkuntza zentro ezberdinetako hogei erakusketari baino gehiago ezagutu ahal izan zituzten.
Besteak beste, han izan ziren Adriana Maldonado, Eurodiputatu Sozialista; CREANAVARRA, Goi Mailako Diseinu Zentroa; EPNA, Nafarroako Ikasketa Profesionalen Eskola; Deustuko Unibertsitatea; Mondragon Unibertsitatea; Errioxako Unibertsitatea; Pompeu i Fabra Unibertsitatea; San Jorge Unibertsitatea; Camilo José Cela Unibertsitatea; TAI Unibertsitateko Arte Eskola; U-TAD, Teknologia eta Arte Digitaleko Unibertsitate Zentroa; Maria Inmakulada Lanbide Heziketako Zentroa; Impulsa Deporte; Ilerna Online; RESA, Ikasle Egoitza; Cambridge English; ESL, Atzerriko Hizkuntzak; Foro Europeo, Nafarroako Negozio Eskola; CTL, Irudia eta Soinua Prestakuntza; ESIC Business & Marketing School; eta Orienta Zaitez Fundazioa (NUP eta LH Nafarroa informazioa).
Erakusketariak
- Adriana Maldonado, Eurodiputatu Sozialista: Europako Parlamentua, Euroganbera izenarekin ere ezaguna, Europar Batasuneko herritarrak zuzenean ordezkatzen dituen parlamentu erakundea da eta, Europako Batzordearekin eta Europar Batasuneko Kontseiluarekin batera, legegintza funtzioa betetzen du. Bertan gazteei zuzendutako programa ezberdinak aurkitzen dira: Erasmus+; Praktikak Europako erakundeetan; Ikasketetako bisitak; Schuman bekak; Talde politikoetan praktikak; Eures atariko lan-aukerak; Europako oposaketak; Parlamentuko laguntzaile akreditatua; Boluntariotza eta bidaiatzeko aukerak (Europako Elkartasun Gorputza; Discover EU).
- Creanavarra, Goi Mailako Diseinu Zentroa: Creanavarra Goi Mailako Diseinu Zentroak 27 urte baino gehiagoko esperientzia duen hezkuntza-ibilbidea du Unibertsitate mailako karrerak irakasten. Bere nazioarteko dimentsioak Espainian erreferentziako Goi Mailako Diseinu Zentro bihurtu du.
- EPNA, Nafarroako Ikasketa Profesionalen Eskola: Nafarroako Gobernuak Goi Mailako heziketa-zikloak emateko baimendutako zentro pribatu bat da, Barañaingo sarbide nagusian kokatua.
- Deustuko Unibertsitatea: Deustuko Unibertsitatea 1886an sortu zuen Jesusen Lagundiak. Bilbon eta Donostian ditu campusak eta Gasteiz eta Madrilen egoitzak. Bere identitarearen bereizgarriak dira gaitasunetan eta balioetan trebatzea, gizartean aitorpena duen bere eredu pedagogikoari esker. Beste ezaugarri batzuk dira ikerketa espezializatua, justiziaren aldeko konpromisoa edo nazioarteko proiekzioa.
- Mondragon Unibertsitatea: Mondragon Unibertsitatea 1997an sortu zen. Unibertsitatea hezkuntza arloan ibilbide eta esperientzia luzea duten hiru hezkuntza kooperatiben elkartzetik jaiotzen da. Egun, Unibertsitateko hiru Fakultate eta Eskola ditu: Goi Eskola Politeknikoa; Enpresagintza Fakultatea; Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea; Gastronomia Zientzien Fakultatea.
- Errioxako Unibertsitatea: Errioxako Unibertsitatea 1992an sortu zen, eta 2010etik Campus Iberus aliantza estrategikoaren parte da, Nazioarteko Bikaintasun Campus gisa aitortua. 1992-1993 ikasturtean inauguratua, Errioxako Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko bakarra da, goi-mailako irakaskuntzan eta zientzia-ikerkuntzan erreferentea izanik jakintza-arlo anitzenetan.
- Pompeu i Fabra Unibertsitatea: Pompeu i Fabra Unibertsitatea Bartzelona hirian dagoen Espainiako unibertsitate publiko bat da. Akademikoki munduko 200 onenen artean kokatzen da THE unibertsitateen ranking akademikoaren arabera, eta mundu mailan, azkarren hazten ari diren zazpi unibertsitate gazteen artean dago.
- San Jorge Unibertsitatea: San Jorge Unibertsitatea unibertsitate pribatu bat da, Zaragozako Artzapezpikutzak eta San Valero Fundazioak sustatua, Villanueva de Gállegon, Zaragozako probintzian, Aragoin, kokatua.
- Camilo José Cela Unibertsitatea: Camilo José Cela Unibertsitatea unibertsitate pribatu bat da, SEK Hezkuntza Erakundearen barruan dagoena, Madrilgo Erkidegoko Villanueva de la Cañadan egoitza duena. 2000. urtean sortu zen.
- TAI Unibertsitateko Arte Eskola: TAI Madrilen kokatutako Espainiako arte unibertsitate-eskola bat da, 50 urteko esperientzia duena arte hezkuntzan. Espainian erakunde aitzindaria da arteak esparru akademikoan integratzearen aldeko apustuan. 2012az geroztik, Rey Juan Carlos Unibertsitateari atxikita dago.
- U-TAD, Teknologia eta Arte Digitaleko Unibertsitate Zentroa: Denek daukaten talentua garatzen badakite eta ikasleei beharrezko ezagutza eta tresnak eskaintzen dizkiete beren sormena heziketa bikain baten bidez askatzeko.
- Maria Inmakulada Lanbide Heziketako Zentroa: Hezkuntza zentro katoliko bat da, pribatu kontzertatua, Maria Inmakulada Erlijiosoarena. Ikaslearen garapen pertsonal eta profesionalerako kalitatezko prestakuntza integrala eskaintzen dute, irakaskuntza pertsonalizatu eta berritzaile baten bidez.
- Impulsa Deporte: Kirolaren zientzia eta entrenamendua etengabe ikertzen eta hobetzen dira. Impulsa Deporte-n uste dute bere irakasleen etengabeko prestakuntza eta haien esperientziaren bidez praktikan jartzea ezinbestekoak direla ikasleei profesional handiak izateko beharrezko irakaspenak transmititu ahal izateko.
- Ilerna Online: Teknologia berrien gorakada eta urrutiko prestakuntzaren eskaera handia dela eta, ILERNAk formatu berri honetan LH eskaintzeko beharra antzeman zuen. Hala gertatu zen ILERNA Online 2014an jaio zenean, Espainian e-learning-en liderra den zentroa.
- RESA, Ikasle Egoitza: Ezagutu mundua zure gela berriaren askatasunetik. Zure gustura pertsonaliza dezakezun ikasteko eta atseden hartzeko diseinatutako espazioa, wifi mugagabea, berogailua, guztiz hornitutako sukaldea eta bainugela pribatua. Zure bizitzako etaparik onenaren abiapuntu ezin hobea, zu bezalako beste ikasleekin partekatuko duzuna.
- Cambridge English: Cambridge Unibertsitateko ziurtagiriak eta probak Cambridge Assessment English - ESOL sailak garatzen eta ekoizten ditu. Azterketa hauek 1967an sortu ziren eta ingeleseko ikasle eta irakasleentzako ziurtagiri sorta ospetsuenetako bat dira.
- ESL, Atzerriko Hizkuntzak: ESL atzerrian hizkuntza-ikastaroen alorrean munduko liderretako bat da. Neurrira egindako hezkuntza-programak eskaintzen ditu 15 hizkuntza baino gehiagotan eta 200 helmuga ezberdinetan.
- Foro Europeo, Nafarroako Negozio Eskola: Foro Europeo, Nafarroako Negozio Eskola, 1992an jaio zen oinarrizko misio batekin, mundu osoko gazteak Foru Komunitatean prestatzea, lan-merkatuaren erronkei aurre egiten irakatsiz.
- CTL, Irudia eta Soinua Prestakuntza: Beraientzat oso garrantzitsua da bere ikasle bakoitza modu pertsonalizatuan zaintzea. Horrela bikaintasun akademikoa eta beharrezko gaitasunak eskuratzea lortzen dute.
- ESIC Business & Marketing School: ESIC Unibertsitatea Espainiako unibertsitate pribatu bat da, egoitza Pozuelo de Alarconen duena, eta campusak Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Zaragozan, Malagan, Granadan, Galizian, Iruñean eta Bilbon.
- Orienta Zaitez Fundazioa: Bere jarduera eta zerbitzuak startup batean dute jatorria (El Periódico Universitario/Unibertsitateko Aldizkaria), 90eko hamarkadan Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek sortua, lehen enpresa-haztegiak sortu aurretik. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko 250.000 gaztek jaso dute bere zuzeneko gidaritza azken hamar urteotan. Bere hedabideekin 350.000 laguneko audientzia hartzen dute.
Informazio gehiago:
www.salondelaformacion.com