2013. urtean BRI-k munduko eszenatokiaren zentrua hartu zuenean, azpiegitura tradizionalari buruz hitz egiten zen: errepidegintza, trenbideak, energi iturriak eta mugen arteko loturak. Hala ere, BRI-k dakarren esnaketa digitalak, gizakien garapena eta berrikuntzekin erlazionatuta dago eta horregatik, askoz boteretsuago da.
Azpiegitura digitala, adimen artifiziala, Internet of things eta multzo kateei esker mapa globala aldatzen ari da oso azkar. Teknologia eta etenaldi digitala gai dira gizartean dauden hausketak konpontzeko eta hori dela eta, bizitzeko aukera hobeagoak ditugu eta baita ere, ahalduntze ekonomikoa.
Entedura honek BRI herrialdeetan hasiera pausu eta komertzio elektronikoaren inguruan estilo berria eman dio. 4.0 Lehiakortasun Globalaren indizearen esanetan oso garrantzitsua da ekonomia guztiek aro guztietan handitzea, erronkak gainditzea eta giza baliabideetan eta berrrikuntzan apostu egitea. Erresilientzia eta bizkortasuna gakoak dira.
Iraganean ikusi dugun moduan, industrian eman izan den iraultza mantxo joan da baina kasu honetan, Laugarren Iraultza azkar garatu da eta munduko toki guztietara ailegatu da, hegoaldeko Asiara baita ere. Azpiegitura arazoak eta energia horniketan zeuden arrailak konpontzen ari dira milaka bilio euroko inbertsioekin, teknologia hobetzen duten bitartean. Dauden arazoetan zentratzea ez da helburua, baizik eta haratago joatea eta hauek gainditzea.
Txina-Pakistan arteko artekari ekonomikoa (CPEC) da BRI-aren proiektu garrantzitsuena. Oso azkar garatzen ari da proiektu hau eta proiektuaren eragina pakistandarretan ikusi daiteke; giza-garapen indizeak dioen moduan, giza-garapena hobeara joan delako. Gerran urte asko egon ondoren, gaur egun, %5,8ko garapen ekonomikoa du. Munduko Foro Ekonomikoaren zuzendari ejekutiboak, Devin Wenig, 2017an esan zuen moduan Pakistanen salmenta elektronikoa mundu guztitik gehien hazten ari den merkatua da. 2018an Alibaba-k Pakistaneko komertzio elektroniko handiena erosi zuen, Daraz.pk.
Herrialdearen garapena ere energi-azpiegitura, konektibitate, teknologia eta azpiegitura digitalean inbertsio garrantzitsuak egiten ari direlako gertatzen ari da. Pakistanen banku gutxi daude momentuz eta jende gazteak ez du dirua bankuan, hori dela eta, honen inguruan ere, zenbait mugimendu egon dira, hala nola, Art Financial Services-ek Telenor Microfinance Bank-aren %45ko partaidetza erosi du, eta akordio honek 410 milio dolarreko bailioa izanik.
Pakistanen erronka gaur egun, bere kokapena berrikuntza indizetan eta finantza-inklusioetan bere kokapena hobetzea da. Momentu honetan, 2018ko Munduko Lehiakortasun Foro Ekonomikoaren indizearen arabera, 89 eta 75 postuetan baitago.