Berriak

"Oso gustuko duzun horretan jarduteak ez du preziorik"

19 urte baino ez dituela, Maitane Alonso Monasteriok gertaera garrantzitsu bat lortu du komunitate zientifikoan. Duela gutxi, lehen saria irabazi du Iraunkortasunean, eta bigarrena Mikrobiologian, zientzia eta teknologiari buruzko munduko lehiaketa garrantzitsuenetariko batean. Lehiaketa Phoenix-en (Arizona, AEB) egin zen, eta Massachusettseko Teknologiako Institutuak (MIT) antolatu zuen. Saria ia kasualitatez sortutako asmakizun batengatik eman zioten: elikagaien kontserbaziorako makina bat. Bere arrakasta hain handia izan da, NASAk ere bere begiak ipini ditu Maitanerengan, eta bere izena ipini dio asteroide bati. Esperientzia horretaz eta gehiagoz hitz egiten digu Maitanek elkarrizketa honetan. 

 

Zer sentitu zenuen sari hauek jasotzean? 

Nahiko surrealista izan zen, izan ere urteak daramatzat etxeko Txokoan lanean, baina oso polita izan da nazioarteko aitorpena ikustea. Dena den, nik beti pentsatu izan dut sariak gutxienekoa direla. Azkenean, nire ikuspuntutik, garrantzitsuena denon artean lan egiten jarraitzea da, ikerketaren bitartez, gure gizartea piska bat hobetzen joateko.

Nola otu zitzaizun asmakizun hau?


Apur bat arraroa dirudi, baina ideia sortu zen nire aitak oso gogoko duelako barbakoak egitea eta gu 5 gara etxean baina herri guztia gonbidatu nahiko bezala kozinatzen du eta beti janari pilo bat genuen soberan. Eta egun batean soberan geltitutako hanburgesa bat gosaltzen nengoela, nire buruari esan nion "zer ari naiz egiten?". Orduan, ikertzen ipini eta konturatu nintzen gaur egun munduko ekoizpenaren hiruren bat botatzen dugula kontserbazioa bezalako arazoengatik. Datu beldurgarri bat iruditu zitzaidan, batez ere kontuan izanik jendea dagoela gosez hiltzen. Horregatik ikertzen hastea erabaki nuen.

Nolakoa da asmakizuna?


Asmakizuna elikagaien kontserbaziorako metodo berri bat da, zeinaren bitartez lortzen den produktuen bizitza baliagarria luzatzea, produktu kimikoen erabilera murriztuz, eragin kaltegarriak izan ditzaketenak, baita ezezagunak ere gehiegi erabiltzen badira. Honetaz gain, plastikoaren erabilera gutxituko litzateke ere etxe guztietan. Larrialdi klimatiko batean bizi gara; beraz, oso garrantzitsua da plastikoaren erabilera murrizten saiatzea. Honek ere kontserbazioarekin harremana duten gaixotasunak ekiditea lortuko litzateke, finean jaten duguna garelako.

Zein izan zen prozesua, behin sortu eta gero ezagutzera emateko?

Nahiko ezustekoa izan zen. Nik nire aitaren hanburgesak jateari uzteko sortu nuen, baina behin makina sortuta zegoela, etxean erabiltzen hasi ginen bere segurtasuna eta erabilgarritasuna egiaztatuz. Nire familia eta ingurukoek konbentzitu ninduten lehiaketa zientifiko hauetan parte hartzen hasteko eta Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan hasi nintzen. 


Ni dibulgazio zientifikoa egitera eta eguna pasatzera joan nintzen, azkenean, hainbeste informazio daukagu, batzuetan badirudiela desinformatuak gaudela. Oso erraza da ikusten dugun lehen gauza sinistea eta oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan ikerketa mota guztietako pertsonetara gerturatzea, independente zientifikoak diren ala ez, zientzia, finean, guztiona eta guziontzat delako. 


Proiektuak lehen saria lortu zuen eta Bartzelonako txapelketa estatalera joan nintzen. Han ere lehen saria eskuratu zuen eta epaimahaiaren ohorezko aipamena ere. Horrek Txilera eraman ninduen iaz, non ordezkari bezala egon nintzen munduko erakusketan. Han ikaragarria izan zen hainbeste jende ezagutzea, hunkitua gizartea aldatzeko asmoz ikerketaren bidez. 
NASArekin egoteko plazerra izan nuen ere, eta aurten proiektua Estatu mailan lehiatu zen ere, gorengo golardoa jaso zuen eta horren ondorioz Phoenix-en (Arizona, AEB) ospatu zen munduko Zientzia eta Teknologiako Txapelketan parte hartu nuen. Han makinak bigarren saria lortu du mikrobiologiako arloan eta lehenengo saria jasangarritasunean Arizona State University-n. Horregatik nire izena ipiniko diote asteroide bati.

Behar adinako laguntzak al daude gazteria zientzialariari laguntzeko?


Nik bizi izan dudanagatik, Estatu Batuak bezalako herrialdeetan askoz ere sustatuagoa dago. Hemen gazte pilo bat dago ikerketak egiten eta ez zaie ahotsik ematen munduari kontatzeko. Horrela, ideia bikain asko bideak geratzen dira soilik laguntza faltagatik. Beraz, oso garrantzitsua iruditzen hau aldarrikatzea, egoera aldatzeko.
Nola animatuko zenituzko gazte zientzialariak aurrera jarraitzeko beren ideiekin?


Gure gizartean aldaketa bat egiten saiatzen zarenean, jasoko duzun lehen erantzuna ezetza izango da. Orduan, nik gazteak zehazki animatuko nituzke beren ametsekin jarraitzera, bidean aurkituko dituzten oztopo eta ezetzen arren. Eta horretaz gain, beren bideekin eta oso gustuko duten horrekin jarraitzera ere, oso atsegin duzun horretan jardueak ez duelako preziorik. Ondoren, jendearen bizitza hobetzera heltzen bazara, ez dago gehiago ase zaitzakeen ezer gehiago. 

Nola ikusten duzu emakumearen irudia ikerketan? Aintzat hartua al da?


Desabantaila samur baten egoera batean dago. Txapelketa hauetan egon naizenean konturatu naiz ikertzaile gehienak gizonezkoak direla. Beraz, desberdintasun bat existitzen da eta borroka egin behar da edonor nahi duen horretan jarduteko aukera izan dezan alde, inongo mugarik gabe. Nire ikuspuntutuk, ikerketak ez luke mugarik izan behar, ez klaseagatik, ez adinagatik eta are gutxiago generoagatik. Nik animatuko nituzke, batez ere ikerketan jardutea pentsatzen ari diren neska gazteak, esanez benetako berdintasuna iritsiko dela horren bila joanez eta lanean jarraitu beharreko kontu bat da. Hobekuntza esanguratsuak ikusten ditut eta gainontzeko belaunaldiak animatuko nituzte benetan maite duten horretan jardutera, kontu horiek kontuan hartu gabe.


Ikerketari nahiko arreta ematen zaiola uste al duzu?


Gutxietsia dago laborategi batean egiten den lana, adibidez, eta askotan ez da pentsatzen ikerketa dela mundua aldatzen ari dena. Garapen jarraituan dagoen mundu batean bizi gara eta geldituko ez den hazkunde bat da. Beraz, etorriko diren egoera ezberdinetara egokituz joango gara eta hau ikerketari esker da posible bakarrik. Orduan, duen garrantzia eman beharko litzaioke eta ezagutzera gehiago eman, izan ere oso zaila da gaztea zarenean zertan arituko zaren jakitea, eta laborategi batean egon nahi duzula jakitea inoiz laborategi batean egon ez bazara. Ondorioz, oso garrantzitsua iruditzen zait ezagutzera ematea. Hortik dator dibulgazio zientifikoaren gaia.


Zeintzuk dira ikerketaren alde on eta txarrak?

Nik uste dut gauza oso pertsonal bat dela, zuri gustatzen zaizun arabera. Niretzat, pertsonalki, alde on handiena da honek talka handia duela pertsonen bizitzen hobekuntzan. Beraz, pentsatzen hasten bazara, ikerketa modu bat da kalitatearen hobekuntzan talka bat sortzeko eta orduan, pertsona askoren bizitza hobetzen ari zara eta hori oso atsegina da beti. Eta gainera, zer esango dut nik?, asko maite dudan zerbait da. Egia da ordu asko sartu behar direla, baina beti egin behar izango dira sakrifizioak. Horregatik garrantzitsuena eta oinarrizkoena da atsegin izatea.


Orain 19 urte dituzu. Nola ikusten duzu zeure burua 30 urte barru?


Medikuntzako nire ikasketak amaitu nahiko nituzke, onkologian espezializatu, aldi berean ikerketan doktoretza bat egin nahiko nuke eta lanean aritu nahiko nuke mediku kliniko bezala eta laborategietako ikerketetan parte hartu nahiko nuke, mundu hobe bat lortzeko hobekuntzak garatuz. Eta batez ere, egiati izanik, niretzat garrantzitsuena da ilusioa mantentzen jarraitzea, orain arte mugitu nauena, eta nire ustez mundua mugitzen duena dela.


www.iamofficialblog.wordpress.com

eWorld aldizkariko berria

 

 

 


 

 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.