trainingWorld

Onartu da Kooperatiben Lege berria

Iazko abenduaren 20an, Euskadiko Kooperatiben Lege berria onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Euskadiko gizarte- eta enpresa- kolektibo handi bati aplikatuko zaion legea da: 2.000 enpresa kooperatibo baino gehiago eta 80.000 enplegu inguru.
 
Lege berriak testu bakar batean bateratzen eta biltzen du kooperatibei aplikatu beharreko araudia, orain arte bost arau desberdinetan araututa zegoena. Integrazio horrek lege-testu bakar batean biltzen ditu sakabanatuta zeuden arauak, eta hori teknikoki eskertzekoa da, argigarria izango baita.
 
  • Egokitzapen digitala: Legea enpresen sarea bizitzen ari den iraultza digital handiari egokitzen zaio, non berrikuntza eta teknologia berriak bete-betean ezarri diren. Egokitzapen horrekin hainbat formula erabili ahal izango dira, hala nola IKTak erabiltzea batzar orokorrak deitzeko, administrazio-organoa bideokonferentzien edo bestelako euskarri teknikoen bidez egin ahal izatea, bazkideei sozietate-informazioa emateko web-orri korporatiboak erabiltzea edo kontuak bide telematikoz gordailutzea ahalbidetzea.
  • Merkatuen globalizazioa: Lege berriak euskal kooperatibismoaren globalizazio-maila ere kontuan hartzen du, zeinen fakturazio-bolumena 8.000 milioi eurotik gorakoa den, eta horietatik bi heren nazioarteko salmentak. Eta errealitate horri erantzuteko, talde kooperatiboen erregulazioa lege mailara igotzen du, bat-egite bereziak ahalbidetzen ditu (hau da, kooperatibak beste kooperatiba batzuekin ez ezik, beste merkataritza-sozietate edo sozietate zibil batzuekin ere batu ahal izatea), proiektu zehatz bakoitzera egokituko diren kooperatiba mistoak sortzea ahalbidetzen du, edo besteren konturako langileen ehunekoa % 25etik % 30era handitzen du bazkideekiko, eta horrela araua oztopo izan ez dadin merkatu berrietara zabaltzeak dakarren enpresa-hazkundearentzat eta ondoriozko fakturazioaren eta giza baliabideen hazkundearentzat. 
  • Bazkideen erantzukizuna: Legeak, halaber, ez du ahazten hamarkada honetan eta aurrekoaren zati baten bizi izandako enpresa krisi handia; izan ere, konpondu beharreko zenbait egoera berri agerian geratu ziren.  Horretarako, bazkideek kooperatibaren hartzekodunen aurrean duten erantzukizuna mugatu egiten du, gizarte ekarpenen enbargaezintasuna finkatzen du eta ekarpenen itzulketari uko egitea ahalbidetzen du, kooperatibei beren ratio ekonomiko-finantzarioak desorekatzea eragiten dienean.
  • Gobernantza: Aldaketa sozialei, iraunkortasunari eta gobernantza kooperatiboan sakontzeko beharrari lotutako alderdiak ere jasotzen ditu legeak. Horretarako, zenbait neurri hartzen ditu, hala nola administrazio-organoko kide izan daitezkeen bazkide ez diren pertsonen kopurua handitzea, organo horretan idazkariaren figura kontseilaria ez den pertsona batek ere gauza dezan ahalbidetuz, bai eta kontseilari delegatuak edo batzorde betearazleak izendatzeko aukera ere, administratzaileen arreta eta leialtasun betebeharrak finkatuz edo kooperatibarekiko lehia edo interes gatazka dakartzaten jarduerak ez ez garatzera derrigortzea administratzaileei.
  • Gizarte-agentea: Eusko Legebiltzarrak, halaber, garrantzia handia aitortzen dio euskal kooperatibismoari, ekarpen handia egiten baitio Euskal Herri oparoagoa, parte-hartzaileagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko eta gizarte eragiletzat jotzen du Euskal Kooperatibagintzako erakunde adierazgarriena, eta horri ordezkaritza instituzional ekonomiko, hezitzaile eta sozialeko organismoetan duen ordezkagarritasuna aitortzen dio, eta berariaz jasotzen du kooperatibak sustatzeko konpromisoa, modu eratzailean (kooperatiba berriak sortzea) eta kualitatiboan (lehendik dauden kooperatiben erabateko garapena).
MONDRAGONetik Javier Goienetxea Kongresuko lehendakariak Lege berriaren onarpenaren oso balorazio positiboa egin du, izan ere, bere hitzetan "adostasun zabala lortu da beharrezkoa zen eguneraketa egiteko, aurreko arauak 26 urte baitzituen".
 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.