Enpresa handiek adimen artifiziala erabiltzen ari dira dagoeneko eta bakoitzak arazo ezberdinak konpontzeko. Wal-Mart xehekariak adibidez, beren kontsumitzaileen aurpegiak aztertzeko eta horren arabera salmenta bat edo beste eskaintzeko erabiltzen du. Westpac Australiako bankuak aldiz, beren langileekin erabiltzen dute, arazoren bat sumatuz gero bere aurpegietan, nagusiek segituan arazoa konpontzera hurbiltzen dira. Dena den, badira hainbat jakintzu pribatasunaren inguruan sistema hauekin zalantza asko dituztenak eta Katina Michael eta M. G. Michael “omnizaintzaren” terminoa sortu dute.
Estatu Batuetako Kongresuak ere gai honen inguruan eztabaidatzen ari dira. Badira denda asko pertsonen intimitate-eskubidea mehatxatu egiten dutenak. Badirelako teknologia batzuk gure intimitatean muturra asko sartzen dutenak, adibidez: grabatzen dituzten erakusleihoak, aldageletan dauden ispiluak adimen artifizialari esker kontsumitzaileei aholkuak emateko gaitasuna dutenak, aurpegiak zehazten dituzten kamerek, etab. Argi dago ez dela bakarrik datuak ematea edo Wifi edo Bluetooth-aren bitartez informazioa partekatzea, baizik eta teknologia hauekin zelatatu egiten gaituztela. Adibidez, Amazon eta Shepora dendetan, etab.
Deloitteren ustez, teknologiaren merkatua salmentetarako 1.500 milio eurotara igoko da 2020 urterako.
Seul-eko finantza zentruko horma informatiboak informazioa ematez gain, bezeroek zelatatu egiten dituzte; zergatik daude hor eta zer egiten dute han daudenean. Berdina gertatzen da Japonen, deep learning-ren bitartez, kotxean doazten pertsonei publizitate mota bat erakusteko gai dira, gidatzen duten kotxearen arabera. Eta horrela mila adibide. Zalantzarik gabe gauzak asko aldatu direla badakigu eta aurrera joango direla ere, horrexegatik legedia aldatzea beharrezkoa dela diote askok.
Berrian bideo oso interesgarriak dituzue.