Iaz 180.000 mugikor baino gehiago lapurtu ziren Espainian; duela lau urte baino 10.000 gutxiago, Barne Ministerioak dioenez. Dena den, gailu asko osten dira oraindik ere. Eta hau ez da smartphone-erabiltzaileek aurre egin beharreko arrisku bakarra.
Izan ere, pentsa dezagun zer informazio pertsonal gordetzen dugun gure gailu mugikorretan: kontaktuak, argazkiak, kodeak, elkarrizketak, mediku-txostenak, baita banku-datuak ere. Informazio hori 'galdu' dezakegu terminala fisikoki lapurtzen badigute, baina bada beste arrisku bat Interneten partekatzen ditugun datuekin -online bankua eta antzeko aplikazioak edo sare sozialak erabiliz gero-. Beraz, nola berma dezakegu gure datuen eta mugikorren ziurtasuna eta pribatutasuna?
Gaur egun, gure gailuak datuak metatzeko balio duen tiraderak balira bezala erabiltzen ditugu. Kaspersky Labek egindako ikerketa baten arabera, galdetuen % 90ek argazkiak eta bideoak gordetzen dituzte; % 89k email pertsonalak; % 84k kontaktu baten informazioa; eta % 79k testu per-tsonalak edo mezuak.
Fabrikatzaileen erantzukizuna
“Fabrikatzaileak garatzen dituen gailuen segurtasuna zaintzeko erantzukizuna du, adibidez, ekoizpen-katea kontrolatuz hasieratik bukaerara”, nabarmentzen du Mikel Fernández BQ konpainiako Software zuzendariak.
Hala ere, adierazten du garrantzitsua dela erabil-tzaileek ulertzea “markak eremu honetan nahasten badira ere, guk ez badugu gure smartphonen segurtasuna zaintzen -toki ez ofizialetatik aplikazioak jaitsiz, wifi ezezagunetara konektatuz…-, ateak irekitzen ditugu zaurgarritasun posibleetara”.
Duela gutxi eman den Cambridge Analyticaren eskandalua Facebookeko milioika kontuetatik datuak filtratzeagatik ez da lehenengoa ezta azkena ere izango. 2016an ezagutzera eman zen Estatu Batuetako presidente den Donald Trumpen kanpaina polemikoa. Honekin guztiarekin, badu tokia galdetzeak honakoa: kontziente al gara zer suposatzen duenaz gure datuak partekatzea Interneten?; zaintzen al ditugu gure datuak behar bezala? Erabiltzaileek jakin beharko lukete non buka daitezkeen beren email edo argazkiak eta zeintzuk izan daitezkeen ondorioak.
Aholkuak
Daniel Vidal abokatua da Cubelawsen eta zibersegurtasuneko irakaslea The Valley Digital Business Schoolen. Berak dio segurtasuna eta pribatutasuna kontzeptu anaiak direla. Adituaren arabera, “segurtasunik gabe ezin daiteke pribatutasunik egon, izan ere ziurra ez den terminal edo sistema bat 'ate ireki' bat da ezaguera publikora pribatua izan beharko lukeen zerbait, informazio pribatu horren erabilpen txarrarekin. Eta pribatutasunik gabe zaila da segurtasunik egotea”. Biak garrantzitsuak izan arren, Vidalek dio beti gailendu behar dela segurtasuna.
Datuen Babeseko Agentzia Espainiarrak (AEPD) eta Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE) Interneteko Pribatutasuneko eta Segurtasuneko Gida argitara berri dute. Han gailuek babesteko gomendatzen dute, beti egongo baita galera edo lapurketaren arriskua. Kontuan izan, beraz, honako gomendioak:
- Pantaila blokeatu. Pantailaren blokeorako kode bat erabiltzea gomendatzen da, dela patroiarekin, zenbakiekin edo beste sistema bat; eta informazioa zifratu gure smartphonaren edukia babesteko galdu edo lapurtua izango balitz.
- Segurtasuneko tresnak. Mugikorra lokalizatzeko, informazioa desinstalatzeko edo terminala lapurtua izango balitz blokeatzeko balio duten tresnak badaude.
- Denda ofizialetan deskargatu. Android gaituetan, bakarrik Play Storetik jaitsi aplikazioak, eta Apple Storetik sagarraren markako gailuak badira. Horrek bermatzen digu app horiek fabrika-tzaileen segurtasuneko kontrolak pasa dituztela.
- Wifi sare publikoak zaindu. Ekidin behar da wifi sare ezezagunetara konektatzea eta, publikoekin konektatzeko kasuetan (liburutegiak, aireportuak edo kafetegiak, adibidez), ez trukatu informazio pribaturik ezta sartu ere, adibidez, online-bankura.