Berriak

Neurografia: XX iphone-a gure buruan ezarriko da

Gizakiaren eboluzioa milurtekotan ezin da ukatu; kontzeptuak igortzeko kapazitatea daukagu jaiotako tresna berdinekin. Pentsamenduak hitzetan bihurtzuko aukera dugu, lankidetza eta sistema sozialak handitzeko kapazitatearekin ere.
 
Yuval Noah Harari, historialari eta bidulgatzaile famatua, bere Sapiens entseguan argi azaltzen du nola orain dela 70.000 eta 30.000 urte iraultza kognitiboa suertatu zen, eta horrek gizalegezko oinarria bihurtu zela.
 
Hala ere, argazkiei dagokionez, 1839. urtetik egiten dugun gauza bera egiten dugu. Hau da, irudi bat harrapatu egiten dugu gailu batekin eta bi dimentsioko azalera batean ikusten dugu. Berdin du, zer erabiltzen dugun, momentuz gailu bat behar dugu. Gustatuko litzaiguke gure gorputzarekin egitea baina momentuz ezin da. Agian etorkizun hurbil batean egiteko gaitasuna izango dugu. Nork daki!
Irudimena lantzen badugu, superzenbaketa eta bioteknologiari esker lortu dezagekun gauza bat dela izan daiteke. Adibidez, gure begiak hobetzen baditugu, argazkiak harrapatzeko gai izango dira eta gero, agian, wifi seinale baten bitartez burura pasako da irudi hori. Begietatik burura. Hau da: zeozer ikusten dut eta bidaltzen dizut argazkia. Zer iruditzen zaizue?
 
Zailena gure buruaren barruan trasmisoreak ezartzea izango da, baina agian gerta daiteke. Zer uste duzue? Dagoeneko Facebook-i gure datu guztiak ematen dizkiogu munduarekin konektatutak sentitzeko.
 
Gailuen zera hori konponduta dagoenean, hurrengo pausua, argazkiak ezerezetik sortzea izango da. Gure esperientzia bisualaren arabera, gauza batzuk sortzen ditugu gure buruan, segun eta zer bizi eta ikusi dugun. Berez, jadanik erabiltzen dugu gure burua datu base handi bat balitz bezala. Gure burua Google Irudietara konektatuta balego, izugarria izango zen, ez zaizu iruditzen? Eta… izan daiteke.
 
Argazki asko kontsumitzeari esker, beste modu batera begiratzera ikasi dugu. 2007. urtean argazki alfabetatze unibertsalaren zerogarren urtea hasi zen. Urtebeteetzetan argazkiak egiten genituen eta bapatean, sare sozialak argazkiz bete genituen. Batzuetan ere, argazkiak, komunikatzeko oinarrizko elementuak dira.
 
Momentu honetan, argazki bat ez da produktu finala, lehengai bat baizik. Ez dakigu askotan egiazkoak diren edo ez. Gauza asko kontutan hartu behar dira orain argazkia ikusi eta gero, ondo ulertzeko; enkoadraketa, testua, nork egin duen… lehen, argazkiak, errealitatea ziren.
 
Papera ez da hil eta ez da hilko. Momentuz ez. Badakiguna da, ikus-entzunezko animaliak garela. Argazkiak behar ditugu, gehiago, azkarrago eta errazago. Bapateko elkarrizketetan argazkiak sartzea nahi dugu. Dirudienez, ez dugu milioi urte itxaron nahi eboluzio biologiko bat izateko, beraz, aukera badugu, nanorobot bat sartuko dugu buruan, neurointegratua den errealitate gehitua izateko aukera badugu. Ziur. Zalantza bakarra izango da iOS edo Android izango den.
 
Informazio-iturria: yorokobu.es

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.