Bizkaiko lurralde historikoan erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta dago, enpresa bat sortzen dutenei.
Programa honek Negozi-on programaren erakusleihoan transferitu eta iragartzen diren enpresen bilaketa antolatuetarako sarbidea eskaintzen du.
Ekintzaileari eskualdatzeko proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomiko-finantzarioa aztertzeko laguntza teknikoa.
Eskualdatzen den negozioaren balorazioa teknikari inpartzialek egina, metodologia espezifikoa erabiliz. Laguntza teknikoa eta bitartekaritza transferentzia-prozesuan.
Eskualdatzeko interesa duten pertsonek NegoziOn erakusleiho birtualean erregistratzen dute euren negozioa, eta bertan argitaratzen da ekintzaile potentzialek kontsulta ditzaten.
Pertsona batek erakusleiho birtualean sustatutako negozioren batean interesa agertzen duenean, horri buruzko informazio gehiago eska dezake. Momentu horretan, Dema harekin harremanetan jartzen da eskatutako informazioa zabaltzeko, hori eskura izan daitekeen aholkatzeko eta prozesuan laguntzeko.