CIC nanoGUNE eta Polymat ikerketa-zentroek eta Indart3D 3D inprimaketa-enpresak lankidetzan jarduten dute mediku eta ikertzaile langileen eskura, ehunak eta organoak birsortzeko behar den zehaztasun eta konplexutasunarekin giza ehunak sortzen dituen tresna bat jartzeko. NANOPRINT BIO izeneko proiektua ikerketa zentroen eta enpresen arteko lankidetza paregabe batetik jaio da, eta SPRI Hazitek 2023 Taldearen I+G laguntza programaren laguntza du.
Gero eta luzeagoa den gizartean, ehunen ingeniaritzak hondatutako edo gaixotutako ehunak eta organoak ikuspegi pertsonalizatu batekin konpondu edo ordezkatzeko irtenbideak garatu nahi ditu, paziente bakoitzaren beharretara egokitutako tratamendu espezifikoak eskaintzeko helburuarekin. Ehunen ingeniaritzaren promesa handienetako bat pazientearen berezko zeluletatik ehun funtzionalak eta organoak sortzea da, gaur egun sendaezinak diren gaixotasunei irtenbideak emanez.
NANOPRINT BIO-k bide horretan beste urrats bat emateko aukera du, bioinprimaketa eta nanofabrikazio teknologia aurreratuen konbinazioari esker.
Proiektuan parte hartzen duten hiru entitateek bat datoz: “tresna berritzaile honek giza ehunen biofabrikazioa iraultzeko eta mundu mailan paziente ugariren bizi-kalitatea hobetzeko gaitasuna duela, ehunen ezaugarriak zehatzago erreproduzitzeko aukera ematen baitu”. Hau da, “gero eta gertuago gaude ehun errealen ugalketa zehatzera”, ondorioztatu du Javier Latasak.
Indart3D sortu berri den kooperatiba bat da, hurrengo belaunaldiko 3D inprimagailuen diseinua, fabrikazioa eta salmentara zuzendua. Enpresa-ekimen hau aurrez Tumaker abian jarri zuten ekintzaile gazteek sustatzen dute, 3D fabrikazioaren alorrean ibilbide luzeena duen euskal enpresen artean bilakatu zen Gipuzkoako startup bat. Gure ingurunean 4.0 industria-iraultza gidatu zuen enpresa lider eta giltzarri bat.
POLYMAT Fundazioa Diseinu eta Ingeniaritza Makromolekularreko Euskal Zentroa 2012an sortu zen BERC bikaintasuneko euskal zentro bat da, unibertsitatearekin lotutako zentro juridiko independente gisa, Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmen baten bidez.
POLYMAT diziplina anitzeko ikerketa-zentro bat da, polimeroen sintesian, erreologian, elektronikarako polimeroetan, pilen eta biomedikuntzan dedikatzen diren talde ugari biltzen dituena.
Nanozientziako Ikerketa Kooperatiboaren Zentroa, CIC nanoGUNE, Donostian kokatuta dagoena, nanozientzian eta nanoteknologietan bikaintasuneko ikerketak egiteko helburuarekin sortutako ikerketa zentroa da, Euskadiko enpresen lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa areagotzeko helburuarekin.