Berriak

Munduko hiri adimentsuenak

Gaur egun bizi garen hiri-eredua gero eta adimentsuagoa izango da. Trafikoa erregulatzeko semaforo konektatuak, zaborra nork eta zenbat botatzen duen dakiten edukiontziak, mugikortasun urriko pertsonei bizitza errazten dieten ate automatikoak, beren intentsitatea automatikoki erregulatzen duten argiak kontsumoa murrizteko...
 
Azken xedea da teknologia txertatzea, hiria gero eta bizigarriagoa izan dadin hiritarrentzat eta errespetuzkoagoa ingurumenerako. Duela sei urtetik hona, IESE Cities in Motion adierazleak munduko hiri adimentsuenak zeintzuk diren aztertzen du, hainbat parametro kontuan hartuz. Aurten, Madril eta Bartzelona izan dira berriz Espainiako hiri balioetsienak zerrenda horren barruan. Lehenengoak postu bat irabazi du aurreko urtearekin alderatuta, 24. posturaino, eta bigarrenak bi postu galdu ditu, 28.eraino.
 
Rankingak urtero 80 herrialdetako 174 hirien garapen maila aztertzen du bere aurrerapenerako gakotzat hartzen diren 9 dimentsiotan: ekonomia, giza-kapitala, giza-kohesioa, ingurumena, gobernantza, hiri-planifikazioa, nazioarteko proiekzioa, teknologia eta mugikortasuna eta garraioa.
Aldagai guzti hauek kontutan izanik, aurten, munduko sailkapena Londresek burutzen du, New York, Amsterdam, Paris eta Reikjavik atzean dituela. Orokorrean, badirudi hiri europarrak hirien eraldatzea burutzen ari direla eredu digital eta irisgarriago bateruntz: Europak lehen postuak burutzen ditu zazpi hirirekin lehen hamarren artean.
 
Munduko Top 10 Hiri Adimentsuak:
-    Londres
-    New York
-    Amsterdam
-    Paris
-    Reikjavik
-    Tokio
-    Singapur
-    Kopenhage
-    Berlin
-    Viena
 
Espainiako ordezkapena
Madril eta Bartzelona lehen 50 postuetan agertzen diren bi hiri espainiar bakarrak dira. Valentzia (61. postuan), Sevilla (76), Malaga (80) eta Palma Mallorcakoa (88) 100 hiri balioetsienen artean agertzen dira. Harago, aurkitzen ditugu Zaragoza (101), Coruña (102), Murtzia (105) eta Bilbo (107).
Madrili dagokionez, txostenak nabarmentzen du bere “konpromisoa urbe jasangarri baten garapenarekin" eta aipatzen ditu bi plataforma: Madril Erabaki (Decide Madrid), “demokrazia zuzenari laguntzeko" hiriaren kudeaketan -beste metropoli batzuetan eredu bezala balio izan duela dio; eta MINT (Madrid INTeligente, Madril Adimentsua), hiritar bakoitzak udaletxe bakoitzari informa diezaion hiriko zerbitzu publikoen kalitate eta kudeaketarekin harremana duen edozein jazoerari buruz.
 
Bartzelonaz nabarmentzen du “bere diseinatzaile industrialen herritargo hazkorra eta bere ospea telefono adimentsuen erabileran", baita ere “hiri aitzindari bat dela trafikoaren kudeaketan big data-ren bitartez”. Halaber, ikerketak C-Mobile proiektua aipatzen du, garraioko sistema adimentsu kooperatiboen esparruan, bide-sareko erabileraren kontzientzia handitzeko.
 
Lerro orokorretan, ikerketak puntuazio altuetarako joera bat erakusten du hiri espainiarretan mugikortasuneko, garraioko eta giza-kohesioko kategorietan. Puntuazio baxuei dagokienez, denak, Palma Mallorcakoa izan ezik, gaizki aintzatetsiak daude nazioarteko proiekzioan. Txikitzat aintzat hartzen diren hirien artean (600.000 eta milioi 1 biztanleren artean), nabarmentzen da Malaga, bosgarren onena bezala ateratzen dela hiri horien kategorian, eta bertako lehen postuetan daude Edinburgo, Quebec, Bratislava eta Vilnius.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.