5G teknologia
5G martxan dago Espainian. Teknologia honen abiadura handia eta latentzia txikia funtsezkoak izango dira Gauzen Interneta garatzeko, eta, gauzak horrela, fabrika konektatua edo auto autonomoaren iraultzak bultzatuko ditu. 5G teknologiak etorkizun batean 20 gigabit segunduroko abiadura emango du, hau da, gaur egun Espainian dugun abiadura baino 30 gehio.
Latentziari esker, kirurgialari batek errealitate birtuala duten betaurreko batzuei esker beso robotiko bat erabiliz ebakuntzak egiteko kapazitatea izango du eta gidaririk gabeko kotxeak martxan jarriko dira ere.
Adimen artifiziala
Adimen artifiziala gizakien hurrengo iraultza izango dela diote. Gaur egun, aplikazio handiak ditu jadanik hainbat sektoreetan baina gizakien parte izango dela uste dute. Datu asko ditugu jadanik adimen artifizialarekin gauza desberdinak garatzeko eta gizakien antza irudikatzeko.
Gauzen Interneta
Mundu hiperkonektatua batera goaz. Cisco konpainiak iragarri duenez, 2022. urtean 4.000 milioi konexio egongo dira sare mugikorretan, Internet sortu aurretik baino gehio. Duela urte batzuk IoT kontzeptu futurista gisa begiratzen genuen, baina gaur egun gizartea aldatzen ari duen errealitate bat da. Teknologia honi esker adibidez, gure osasuna miatzeko aukera dugu eta prediktibo funtzioak sortzeko “wearables”-ei esker.
Ahotsaren erabilera
Orain arte ukitzen diren pantailak asko erabiltzen ditugu baina gero eta gehiago ahotsaren bitartez egiteko gauza anitz daude. Etorkizunean ahotsa askoz gehiago erabiliko dela uste da.
Adimen artifiziala eta ahotsa konbinatzen dituzten aplikazioak gero eta ospetsuagoak izango dira, eta gaur egun gertatzen ari den moduan, enpresetan naiz etxeetan erabiltzen hasiko gara.
Murgildutako errealitatea
Errealitate birtuala orain dela denbora dexente gure artean dago, batez ere, denbora libreko aplikazioetan erabiltzeko eta dirudienez, guztiz bere tokia ez duela aurkitu ematen du. Dena den, IDC kontsultoraren ustez munduko gastua 2019. urtean 20.400 milioi dolarrekoa izango da, 2018. urtean baino %68a baino gehio.
Osasuna eta industria-kimikoak teknologia honi esker aurrerapausu handiak ematea espero da.