startupWorld

MUk Enpresa Sortuz 2023 bekak banatu ditu

Industria jasangarriari zuzendutako ekintzailetza-lehiaketa da Enpresa Sortuz 2023, eta oinarri teknologiko jasangarriko negozio-ideia guztiak sartzen dira. Ekainaren erdialdean hiru beka eman ziren, baina badira oraindik hutsik dauden bekak, eta udazkenean irekiko den deialdi berrirako gordeko dira. Aurreneko dei horretara aurkeztu dira Mondragon Unibertsitateko hainbat fakultatetako (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta Enpresagintza Fakultateko) ikasleak eta ikertzaileak, baita unibertsitatetik kanpoko profesionalak eta ekintzaileak ere.

Guztira hemeretzi proiektu aurkeztu dira lehiaketara, eta ideia horiek soluzio teknologiko eta jasangarriak eman dituzte, besteak beste, automobilgintzan, osasunean, industrian eta fabrikazioan. Enpresa hauek eman dute beketarako laguntza: Fagor Taldeak, Orbeak, Centro Stirlingek eta Fagor Ederlanek. Guztiek ere talentu teknologikoa eta enpleguaren eta aberastasunaren sorrera sustatzen dituzte lurraldean.

Ekainaren 16an Garaia parke teknologikoan jokatutako final handian aurkeztu zituzten finalistek proposamenak, eta enpresetako eta partaide diren erakundeetako ordezkariz osatutako epaimahaiak aukeratu zituen irabazleak.

ENGIPRENEURSHIP eta TECHNOPRENEURSHIP kategorietako irabazleak

2023ko aurreneko deialdian, bi sari eman dira ENGIPRENEURSHIP kategorian eta bat TECHNOPRENEURSHIP kategorian. Aurrenekoak oinarri teknologikoko negozio-ideia berritzaile eta jasangarriak bilatzen ditu, merkatura eramaten saiatzeko. Hala ere, bigarrenean ideia soilik saritzen da; ez dago garatzeko beharrik.

Fokua ENGIPRENEURSHIPen jarriz, Diseinu INKLUSIBOA eta SATOP proiektuak saritu dira. Lehenengoa Amaia Beitiak eta Arantxa Gonzalez de Herediak garatu dute, Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikerlariek. Diseinu inklusiboan oinarritutako proiektua da, eta produktu eta zerbitzu inklusiboagoen inguruko plataforma bat eta aholkularitza merkaturatu nahi ditu, merkatuan bezero potentzial edo pertsona erabiltzaile gehiagorengana iristea erraztuko dietenak enpresei. Bere aldetik, SATOP Aritz Esnaola Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikerlariaren eskutik jaio da, eta kirol-oinetakoen zolak ekoiztearen inguruko negozio-eredu bat proposatzen du, 3D inprimaketaren onurak aprobetxatuz. Kategoria honetako saria beka bat da, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle bat 2023 - 2024 ikasturtean proiektuan sartzeko beka bat, eta 10.000 euroko poltsa ekonomiko bat ere eskaintzen du, proiektuko gastu eta inbertsioetarako.

Era berean, azpimarratu behar da SATOP proiektuak pitching/aurkezpen onenaren saria ere jaso duela. Publikoak aukeratu zuen bozketa bidez, eta, kasu horretan, Aritz Esnaola irabazleak, 500 euroko saria ere jaso zuen.

Azkenik, bigarren kategorian, TECHNOPRENEURSHIPi buruzkoan, Allergenius ekimena izan da irabazlea. Proiektu hori Ainhoa Artolak, Malen Herruzok eta Judith Zubiak garatu dute; Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterreko ikasleak dira, eta alergiak kontrolatzeko soluzio ez-inbaditzaileak garatu nahi dituzte. Txip mikrofluidiko bat da, eta Basofiloak Aktibatzeko Testa, alergia-motak detektatzen dituena, eta AllerGenius App ditu oinarri.

Enpresa Sortuz buruz

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Enpresa Sortuz ekimenak hainbat urte daramatza martxan, eta azken urteotan nabarmen handitu zaio enpresek eta erakundeek emandako babesa, batez ere, laster irekiko delako HIREKIN, Arrasaten dagoen eta Mondragon Unibertsitateak gidatzen duen Ekintzailetza Teknologiko eta Jasangarrirako Zentroa. Fagor Taldearen parte den Gizabidea Fundazioa da Enpresa Sortuzen babesle nagusia, Orbea, Centro Stirling eta Fagor Ederlanekin batera. Bestalde, lehiaketaren babesleak dira beste hauek ere: MONDRAGON Korporazioa, Saiolan, Galbaian, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, LABORAL Kutxako Gaztenpresa Fundazioa eta GARAIA Parke Teknologikoa. Erakunde laguntzaile horiei guztiei esker, Enpresa Sortuz lehiaketak 100.000 euro baino gehiago banatuko ditu, 2023an, beka eta laguntza ekonomiko modura.

Start-up bat edo negozio ideia bat daukazu eta ingeniari bat txertatu nahi duzu zure ekipoan? Ikasle edo ikasle ohia zara eta beka bat eskuratu nahi duzu zure ideia errealitate bihurtzen saitzeko? Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea zara eta ikerketa emaitza interesgarri bati bultzada bat eman nahi diozu? Enpresa Sortuz lehiaketak baliabideak eman ahal dizkizu datorren urtean proiektu edo ideia hori errealitatera hurbiltzeko!

Enpresa Sortuz lehiaketak ekintzailetza teknologiko jasangarria sustatzea du helburu eta horretarako bilatzen ditu produktu, zerbitzu edo negozio ideia berritzaile eta jasangarriak dituzten pertsonak. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sustatzen duen lehiaketa honek Fagor Taldea, Orbea Scoop eta Centro Stirling bezalako enpresen babesa du eta urte osoko 6 beka banatuko dira 23/24 ikasturtean zehar negozio ideia horiek aurrera eramateko.

  • ENGIPRENEURSHIP kategoria: Zer bilatzen da: oinarri teknologikoa duten negozio ideia berritzaile eta jasangarriak.
  • NOPRENEURSHIP kategoria: Zer bilatzen da: oinarri teknologikoa duten produktu edo zerbitzu berritzaile eta jasangarriak.
  • ALENTUAREN kategoria: Irabazi programa dualeko beka bat start up bateko taldean txertatu zaitezen!

Multimedia

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".

Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzea blockchain teknologia disruptiboaren bidez

blockchainandramari
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.