Ikertzaileen buruan izan dira azken urteetan, baina oztopo garrantzitsu batekin egiten zuten topo, alegia segurtasun-faltarekin. Hala ere, badirudi beldur horren amaiera iritsi dela. Izan ere, Bluetooth teknologiak eta banda ultrazabalak giltza digital berrien garapena azeleratu dute.
Mugikorrek autoak irekiko dituzten urtea izango da hau. “Energia Baxuko Bluetoothean (BLE) egindako aurrerapen handienetako bat smartphonea giltza birtual gisa erabiltzeko aukera izan da. Izan ere, merkatuan hainbat eragile garrantzitsu ari dira lanean giltza digitalak heda daitezen eta kontsumitzaileek beren telefonoak autoa desblokeatzeko eta pizteko erabil dezaten”. Erik Peters txipak fabrikatzen dituen Dialog Semiconductor konpainiako Produktuen Nazioarteko Marketineko arduraduna da, eta uste du laster iritsiko dela giltza mota horren lehen saldo handia.
Bere aldetik, Bosch.ek 2020ko Las Vegaseko CESera eraman zuen giltza gabeko irekiera sistemako azken garapena, Perfect Keyless: hemendik aurrera datuak heda ahal izango ditu banda ultrazabalaren bitartez, gailuak aurkitzea baimentzen duena hamar zentrimetro baino gutxiagoko zehaztapenarekin; modu honetan, norbait emankizuneko gailu bat erabiltzen ari bada giltza eta autoaren arteko seinalea lotzeko, honek antzemango du giltza ez dagoela gertu eta ez du irekiera utziko. “Banda ultrazabala kotxea babes dezakeen teknologia bakarra da lapurketen kontra”, ziurtatzen du NXP osagaien enpresako CTO den Lars Reger-ek. Volkswagen-eko modelo batzuk erabiltzen hasi dira giltza fisikoetan, baina modu berdinean izango dira garrantzitsuak birtualetan.
Esan ohi da pirata informatiko batek bost segundo baino gutxiagotan giltza gabeko auto baterako sarbide sistema estandar bat hondatu dezakeela, baina markek heltzen diote adierazteari gidariak ez direla kontua baino gehiago kezkatu behar segurtasunagatik. “Mota honetako sistemek besteak bezalako segurtasun maila izango dute, adibidez, kreditu-txartelak”, ziurtatzen du Martin Hupel SEATeko Zentro Teknikoko ingeniariak. “Giltza digitalak Respiroren carsharing flotan erabiltzen ari gara, baita gure langileentzako barne-flotako proiektu pilotu batean. Gainera, lanean ari gara mugikorraren bitartez ateak irekitzeko sistema azken bezeroari eramateko, babes gehiena bermatuz", gehitzen du.
Autoen fabrikatzaileek ohiz gehien lan egiten duten enpresetako bat Bosch da. Perfectly Keyless bere aplikazioa “giltza da auto digitalen lapurketa ekiditeko”, ziurtatzen du Harald Kröger-ek, konpainia alemanaren Automotive Electronics dibisioko lehendakariak.
App honek jabearen telefonoan kokatua dagoen giltza birtual batetik aurrera funtzionatzen du. Ibilgailuko sentsoreek telefonoa okerrik gabe ezagutzen dute, izan ere mugikorrak Bluetooth bitarteko komunikazioa kudeatzeko erabiltzen dituen mikrotxipak hatz-aztarna baten antzekoak dira: horrela, autoak telefono horri atea desblokeatzen dio automatikoki. Hemendik aurrera, Bosch-ek Las Vegaseko CESen iragarri zuen bezala, autoa eta app-a banda ultrazabalaren bidez komunikatuko dira ere.
Oso antzekoa den segurtasun sistema bat Continentaleko Smart Access teknologiak erabiltzen duena da. Horri esker, ibilgailuaren jabeek giltza birtual ezberdinak jasotzen dituzte. Nahi izanez gero, jabeek giltza horiek beste erabiltzaile batzuekin parteka ditzakete.
Beste alde batetik, eta honen harian, aurten Honda e iritsiko da merkatura. Honda firmak ateratako auto berri honek ez du giltzarik beharko, ezta gasolindegirik ere. Zergatik? Bada ibilgailu berri hau elektrikoa da eta CoSmA app-arekin irekiko da.
Ondorioz, giltza digitalek abantaila asko dakartzate, ahaztu gabe ibilgailuaren jabeak denbora tarte baterako utz diezaiokela hirugarren bati bere autorako sarbidea.