Dagoeneko badakigu itsasoa plastikoz beteta dagoela. Poltsak, botilak, tapoiak eta olatuen artean bukatzen den edozein gauza ehun milaka urtetan txikitzen dihola, zati mikroskopikoetan bihurtuz, arrainek jaten dituztenak eta hortaz, guk ere. Izan ere, inoiz ez dira guztiz desagertzen. Hondakin plastikoen presentzia hain da handia kafeari eztia ipintzen diogunean edota garagardo bat edaten dugunean jaten ditugula. Edozein tokitan daude, ez dugu horiek sortzeari, baztertzeari eta jateari uzten. Eta zerbait egin dezakegu sorgin-gurpil hau moteltzeko: lehenik eta behin, kontzientziazioa, eta ondoren, konpromisoa. Bi ekintza hauetan laguntzeko, mugikorrentzako aplikazio batzuk daude, errealitate hau zure eskura ipintzen dutenak eta lagunduko dizutenak plastikoen ekoizpenera laguntzeari uzten.
My little plastic footprint
Kontuaren larritasunaz kontziente egin gaitzatenerako egina dago, baita horri irtenbidea emateko egunetik egunera ekintza oso zehatzak eginez. Trivial antzeko joko bat proposatzen du, ozeanoetako kutsaduraz eta plastiko pertsonalaren kontsumoaz informazioa emanez. Eta ondoren, desafio pertsonalizatuak, plastikoaren kontsumoa murrizteko, batez ere erabilpen bakarreko horietan.
Desafioak zure profilera egokitzen dira: aukera dezakezu seme-alabadun familia bat bazara, kezkatua dagoena plastikozko urratsak etxean geratzen ote diren, ozeanoen maitale bat edota hiri bateko biztanle bat, plastikoz libre dagoen bizitza estilo bat diseinatu nahi duena. Hori aukeratu eta gero, esango dizu zu bezalako pertsona batek batez beste zein plastiko kopuru kontsumitzen duen urtean.
Onar eta errefusa ditzakezun konpromisoak proposatzen ditu. Adibidez: “Edari bat eskatzean, lastotxo bat ipin ez diezadatela eskatuko dut”, eta balioetsiko du zenbat plastiko murriztuko duzun konpromiso horrekin. “Zenbat lastotxo errefusatzea pentsatua duzu asteko?” Astero 3 errefusatzen badituzu, plastikozko 15 gramo murrizten ari zara astean.
Beat the microbead
Denbora, eguzkiaren argia eta olatuen ekintzengatik, plastikozko botila bat partikula mikroskopikoetara murrizten da. Honek kutsadura oso serio batera darama: jada ez da nahikoa ikusten ditugun honakinak jasotzea, izan ere dena dago ikusten ez dugun plastikoz betea. Egia esan mikroplastikoak ez dira desagertzera iristen, bakarrik gero eta txikiagoak diren plastikozko zati bihurtzen dira. Nanoplastiko bihurtzen dira.
Adibidez, ‘Beat the microbead’ app-ak zainketa pertsonaleko produktuen barra-kodeak eskaneatzen ditu eta erabiltzaileari esaten dio horietan mikropartikulak daudela. Hori lortzeko, datu base bat eta telefono kamera bat erabiltzen ditu. Aplikazioak ez ditu ezagutzen merkatuko produktu guztiak baina baimentzen du erabiltzaileak datu basea betetzea produktu berriak gehituz.