+Trebakuntza

Mondragon, Startup Olé 2022n (I)

Bosgarren urtez jarraian, MONDRAGON Sustapen Zentroak, negozio berriak eta ekintzailetasuna sustatzeko plataforma korporatiboak, irailaren 5etik 7ra Salamancan antolatutako nazioarteko ekitaldiaren 8. edizioan parte hartu zuen Key Player eta Partner moduan.

Estatu-mailan alor horretako hiru ekitaldi onenen artean kokatzen da, eta azken urteotan Hego Amerikako herrialdeetako ekosisteman ere nabarmendu da, bertako bost herrialdetan urteroko bisitak eginez. Aurtengo edizioan, gainera, Mondragon Unibertsitatea ere bertan izan zen, bertako ekintzailetasunaren alorreko unitatea den Mondragon Team Academy-ren eskutik. Horren barne kokatzen da LEINN gradua, eta berau ordezkatuz hainbat ekimen aurkeztu dituzte ondorengo startup-ek: Smallops, Vidext eta The Good Goal, Bibagu eta La Rioja proiektuekin batera. Leinner parte-hartzaileekin batera, unibertsitateak bere stand-ean aurkeztu ditu bai aipatutako proiektuak baita ekintzailetasun-sarean dauzkan beste hainbat ere. MTAko kideak gustura geratu dira ekitaldiak emandakoarekin.

Sektore anitzetako 170 startup baino gehiago, 100 inbertitzaile eta Korporaziotik gora, 2.500 bisitari, 80 mahai-inguru eta 1.100 bilera baino gehiagorekin, Startup Olé ekitaldi garrantzitsua bilakatu da MONDRAGONentzat, hain zuzen, Korporazio ekintzaile bezela lortu nahi duen posizionamenduari begira. Izan ere, Startup Olé puntako ekitaldia bilakatu da hainbat esparrutan, oinarri teknologikoa duten proiektu berritzaileak batuz, kalitatezko konexioak ahalbidetuz eta tendentzia teknologikoak ezagutaraziz. Azken batean, testuinguru aparta bilakatzen da MONDRAGON Sustapen Zentroak taldeko kooperatiben interesekin bat egin dezaketen proiektuen eta inbertsioen identifikazioaren sustapenean lanean jarrai dezan.

Berrikuntza irekia

Ildo honetatik, 100 startup baino gehiagoren finantziazio eta elkarlan beharren inguruko aurkezpenetan parte hartu dugu, baita 30 batekin bildu ere. Aldi berean, Joseba Sagastigordiak, MONDRAGON Sustapen Zentroko zuzendariak, 'Oportunidades para la Innovación Abierta en Empresas y Corporaciones' izenburupean antolatutako mahai-inguruan parte hartu du. Mahaikide izan ditu beste Korporazio batzuetako ordezkariak, hala nola, Renfe, Once Fundazioa, Cinfa, Acciona eta RTVE Korporazioa (Innova proiektua). Bertan, berrikuntza irekiaren alorreko esperientziak partekatu dituzte, startup-ekin eraiki daitekeen harremanaren egituraketan inbertsio korporatiboa balioan jarriz.

Mondragon Team Academy

Mondragon Team Academy (MTA), nazioarteko komunitatea da, eta bertan, 2.500 ekintzailek baino gehiagok parte hartzen dugu, gizarte-berrikuntzarako laborategien sare globala sortuz.

Zer egiten dute?

  • Ekintzaileen komunitateak: Laborategiak ekosistema kolaboratiboak dira. Bertan, profesional, talde-ekintzaile, enpresa eta startupen arteko lankidetza sustatzen da gizartera inpaktu positiboa ekarriko duten proposamenak garatzeko. Egunerokoan aurkitzen digutun oztopoak elkarbanatzeko eta gainditzeko espazioak dira ere.
  • Learning for tomorrow: Bere programek orain arte ezagutu den guztiarekin apurtzen dute, "egiten eta sortzen ikasi" printzipioa jarraitzen baitugu MTAn. Pertsona ausartak prestatzeko pentsatuta daude, orainean eta geroan ditugun erronkei taldean aurre egiteko gai izango direnak.
  • Errealitate bihurtutako ideiak: MTAn, talde-ekintzaileak babesten eta estimulatzen dituzte, beren proiektuak enpresa-errealitate bihur ditzaten.
  • Elkarrengandik urbilago: Enpresekin eta erakundeekin elkarlanean aritzen dira, aurrean dituzten erronkei ikerketa, berrikuntza eta eraldaketa proiektuen bidez erantzuteko.

Bere helburua, inpaktu lokal eta global bat izan nahi duten talde ekintzaileen komunitate bat sortzea da, elkarrekin eragin erradikala eta positiboa sortzeko.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.