TUlankide.com webgunean modelo kooperatiboari eta eraldatze sozialari buruz hitz egiteko Aritz Otxandiano (Fagor Taldeko berritze sozialaren arduraduna), Raul García (ULMA taldearen lehendakaria) eta Iker Estesondoro (Orkil-eko lehendakaria) elkartu dituzte.
Hiruen ustez, enpresa kooperatiboak aberastasuna modu zuzen batez banatzeko aukera eman du. Gainera, komunitatearen beharrak zeintzuk diren ondo ezagutzeko eta hauei erantzuna emateko aukera du honelako enpresak. Herrialdearen etorkizunarentzako onuragarriak direla diote ere.
Kooperatibismoaren inguruan beste hitz gakoak hauxek direla diote: nork berak kudeatzea, gure ingurukoarekiko ardura eta pertsonengan oinarritutako esperientzia bat direla enpresa mota hauek diote. Beti ere, behar jasangarriei erantzuna emanez.
Bestetik ere, beren enpresen-ikuspegiean dimentzio soziala falta dela uste dute. Mondragon berritzaile sozialaren eredu bikaina dela diote, maila goren batean.
Hiruek ere argi dute, hemendik kanpo askoz gehio kontutan hartzen dela kooperatibismoa eta aintzat hartzen dela Mondragon enpresan egiten den lan guztia. Baina hemen berriz, jendeak eta administrazioak ez du guztiz aintzat hartzen egiten den guztia. Aurretik ere lan asko gelditzen zaiela uste dute: genero eta ingurumenaren aurrean, adibidez.
Bi dimentsiotan lan egin behar dutela uste dute: soziala eta enpresariala. Biak landuz gero, gauza asko lortzen ahal dituztela uste dute. Dimentzio soziala lehiakortasunean eragitea behar du eta eta dimentsio enpresariala gizarteari itzultzea.