digitalWorld

Mobile World Congress: 2018an espero dena

Urtero bezala, Mobile World Congress gertaera entzutetsua ospatu zen Bartzelonan, milaka pertsona biltzen dituena eta promozio-iturri garran-tzitsua dena Kataluniako hiriburuarentzat.
 
Otsailaren 26tik martxoaren 1era izan zen kongresua. Mobile World Congress-a (laburturik, MWC), 2006tik Bartzelonan urtero ospatzen den mundu-biltzarra da eta, mugikor teknologiari dagokionez, munduko gertakizun garrantzitsuena.
 
Mobile World Congress-en, teknologia-marka nagusiek beren berritasunak eta urtean zehar azalduko diren modelo berriak aurkezteko leku nagusia dute. Hau dela eta, MWC-a teknologia munduaren jomugan dago.
Mobile World Congress-eko edizio honetan hauexek izan dira berri nabarienak:
 
  1. Gauzen Interneta: Agian ospetsuena eta bala-bala dagoen esaldia “gauzen Interneta” (Internet Of Things, ingelesez) da. Hau, objektu adimentsuetan bihurtzen ari diren eguneroko objektuei dagokien kontzeptua da, adibidez: bonbilak, gabon argiak, bozgorailuak, presio-eltzeak, hotz gailuak, etab.
  2. Gaming mugikorrak: Momentuz ereduak dira soilik, baina egia esan, teknologia aurrera doan moduan, mugikorrak bideo joko munduaren atal garrantzitsu izatea bilakatzearen aldeko apustua gero eta handiagoa da.
  3. Retro moda: “Retro”-a modan dago, edozein lekutan ikusi daitekeen gauza da eta telefonia ez da atzean geratuko, noski. Hau dela eta, 90. urteko itxura duten mugikorrak atera-tzen ari diren markak daude.
 
Hobekuntzak
Berriez eta joerez gain, Mobile World Congress-ak smartphone-etan eta tabletetan urtean zehar agertuko diren hobekuntzak jaso zituen:
 
  1. Pantaila: Pantailak gero eta garrantzi handiagoa du. Ez da tamainaren gauza soilik, 6 hazbetekoak, orain gehienek ez dute ez markorik ez botoirik eta erresoluzio handia dute. Pantaila malgua duten mugikorrak ere aurkeztu dira.
  2. Kamera: Argazki kamera ere protagonista izan da. Atzealdeko kamera bikoitza bai kalitatea hobetzeko bai sakonera efektua lor-tzeko, ia modelo guztietan azaltzen da. Baita irristatzen den kamera deitzen dutena atera dute (gailuaren barnetik ateratzen da), Smartphone-aren aurrealdetik ezer atera ez dadin.
  3. Segurtasuna: Hau asko kezkatzen gaituen gauza da. Smartphone-a gero eta gehiago erabiltzen dugu eta gure bizitzaren zati eta datu kopuru handia sakelean daramagu. Hau dela eta, gailu berriek hatz-marka irakurlea dute, bai aurrealdean, atzealdean edo pantailaren behealdean. Honez gain, telefono guztiek aurpegi onarpenarekin datoz jada.
  4. Bateria: Ez dugu egun guztian zehar bateria betetzearen ardurarekin egon beharrik izango. Edizio honetan, 10.000 mAh-ko bateria duten hainbat Smatphone aurkeztu dira, hobeto esanda: erabilera normalean 4 eguneko iraupena dutenak.
  5. Memoria: Burutik ezin kendu dugun beste arazo bat memoria da. Enpresak hauen jakinean egonik, gailuen barneko memoria handitu dute. 256GB barneko memoria eta kanpoko txartelarekin 400GB-raino handitu daitezkeen Smatphone-ak daude. Ez duzu sekulan esan beharko aplikazio bat jaisteko memoriarik ez duzula!

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.