Lanbidek Merkalan enplegu eta formakuntza azoka antolatu du, non Euskadiko enpresen eta enplegu-eskatzaileen premiak bilduko diren. Ekitaldia urriaren 21ean eta 22an, astelehen eta asteartean egindo da, Kursaal Elkargunean. Ordutegia 9:00etatik 17:30era izango da, sarrera librea eta doakoa izango delarik. Laneko elkarrizketak egiteko, ordea, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik.
Azoka honako hauei zuzenduta dago: alde batetik, enpresei, Euskadiko 100 enpresa baino gehiagok ordezkaritza zuzena eta/edo zeharkakoa izango dutelarik ekitaldian; beste alde batetik, pertsonei, azokan hainbat profiletako 700 lanpostu baino gehiago eskainiko baitira eta elkarrizketa profesionalak egingo baitira eta.
Merkalanen arlo tematiko ezberdinak izango dira:
- Eskaera: Enplegu bat bilatu nahi dutenentzat, informazioa jaso nahi dutenentzat jakiteko zer urrats egin behar duten enplegu bat bilatzeko, Lanbiden izena emateko, zer bulego dagokien jakiteko, zer nolako zerbitzuak eskaintzen dizkieten ezagutzeko, eta euren datuak webetik nola auto-kudeatu ditzaketen jakiteko: NireLanbidenet...
- Orientazioa: Jakin nahi dutenentzat zer nolako bilaketa egin behar duten eta nola prestatu behar diren sartu ahal izateko. Euren curriculuma nola idatzi behar duten jakin behar dutenentzat egokia izango da ere, hau da, eredu ezberdinik ote dagoen, elkarrizketa pertsonala prestatzeko teknikarik ote dagoen, aurkezpen-gutunak idatzi behar ote diren, etab. Sare sozialak erabiltzen ikasi nahi dutenentzat zuzendua ere, enplegua eta gainerako baliabide guztiak bilatzeko edo hobetzeko.
- Formakuntza: Aproposa burua trebatu behar dutenentzat enplegua bilatzeko edo hobetzeko; formakuntza-ikastaroetan izena eman nahi dutenentzat; urte asko daramatentzat lanpostuan eta ez dutenetzat titulaziorik; profesionaltasun-ziurtagiri bat lor dezaketenentzat.
- Ekintzailetza: Zuzendua norbere buruzagi propioa izan nahi dutenei; aholkularitza behar dutenei administrazio-izapideetan, negozio-plana martxan jartzeko eskura dituen baliabide ekonomikoei buruz, jarduera hasteko kudeaketen aholkularitzari eta abarri buruz.
Deituak
Enpresen eta erakundeen stand propioak izango dira Kursaalean zehar. Horrela, enpresa parte-hartzaileeik euren proiektua ezagutarazi ahal izango dute langile egokiak bilatu ahal izateko.
Enplegu-eskatzaileek lana aurkitzeko aukera paregabea izango dute ere: bertaratuko diren enpresek eskaintzen dituzten lanpostuetan aurkeztu ahal izango dute, nazioarteko enplegua EURESen bidez ezagutu ahal izanik eta enplegu publikoaren deialdien berri izateko aukera izanda.
Enpresentzako zerbitzuak ere jorratuko dira, izan ere zer nolako zerbitzuak ematen dizkion Lanbidek enpresari jakin ahal izango da, baita nola lagundu ahal duen Lanbidek enpresaburu moduan.
Horretaz aparte, lan-eskaintzak Lanbiden nola kudeatu daitezkeen erakutsiko da: Laguntza-lerro ezberdinak, Gazteen Itzulera, Lehen Aukera, Kontrataziorako Laguntzak... Langileen formakuntzarako programei eta laguntzei buruzko informazioa zabalduko da (HOBETUZ).
Beste guneak
Aiputatako guztiaz gain, beste espazio batzuk aurkitu ahal izango dira. Lehenik eta behin, Informazio-puntu teknikoa: Informazio teknikorako espazio nagusia, Lanbideren langileen eskutik, informazio puntuala behar duten edo arlo batera edo bestera zuzendu nahi duten pertsona guztientzat, beren premien arabera.
Eta bigarrenik, Erabilera anitzeko eremua (workshopak): Mini solasaldiak, enpresa-proiektuen erakustaldiak, konferentziak, esperientzien aurkezpenak, etab.