digitalWorld

Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Julián Estévez ikertzaileak nabigazio autonomoko teknologia bat garatu du, kostu txikikoa, bi dronek edo gehiagok ez dezaten elkarren kontra talka egin airean doazenean; horretarako, barneko kamerak eta sentsoreak baino ez ditu erabiltzen. Emaitza positiboak eta itxaropentsuak lortu ditu.

UPV/EHUko Adimen Konputazionala Taldeak zenbait dronerekin eginiko ikerketa batekin egiaztatu dutenez, “kostu apaleko teknologia da, baina garatu dugun soluzioa arrakastaz baliozkotu dute drone komertzialetan”. “Kostu txikiko ekipo sinple bat eta ikusmen artifizialean oinarritutako algoritmo bat erabiliz, teknologia sendo bat garatu dugu droneen arteko talkak behar bezala saihesteko, koloreen identifikazioan oinarrituta. Teknologia hori erraz estrapola daiteke aireko robot komertzial eta ikerketa-robot gehienetara eta, horrez gainera, soluzioaren software-kode osoa ematen dugu”, adierazi du Julián Estévez Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak.

Ezagutzen ditugun drone gehienak tripulatuak dira, baita operadorearen bistatik aldenduta daudenean ere. Drone batek, erabat autonomoa izan dadin, gai izan behar du hegaldi-erabakiak bere kabuz hartzeko, gizakiaren esku-hartzerik gabe; hau da, bakarrik erabaki behar du nola saihestu talkak, nola mantendu norabideak haize-boladak direnean, nola kontrolatu hegaldi-abiadura, zer egin eraikinak eta zuhaitzak saihesteko...

“Lan hau urrats txiki bat da nabigazio erabat autonomorantz -gizakiaren inolako esku-hartzerik gabe-, droneek beren kabuz erabaki dezaten zer maniobra egin, zer norabide hartu eta, hala, zer egin haien arteko talkak edo aireko beste oztopo batzuk saihesteko. Onartzen badugu etorkizunean gure aire-espazioan askoz ere drone gehiago izango direla merkataritza-zerbitzuak eskaintzen, gure lana ekarpen txiki bat da norabide horretan”, adierazi du Julián Estévezek.

Ikerketaren egileak azaldu duenez, “talkak saihesteko gure proposamenak ez du eskatzen droneek elkarren artean informazioa trukatzea; horren ordez, barneko kamerak eta sentsoreak baino ez dituzte erabiltzen”. “Droneen barneko kameraren seinalea lortzen dugu, eta, irudiak prozesatuz, doitu egiten ditugu roboten erreakzioak, emeki eta zehaztasun handiz hegan egin dezaten”, gaineratu du Estévezek.

Esperimentuetan droneen baldintza errealistak imitatzen saiatu dira, hau da, ohiko hiri-eremu batean gerta daitezkeen agertokiak, kontrolatu gabeko argiztapen-baldintzak, hainbat norabidetan hegan doazen droneak eta abar. Beraz, eginiko ekarpenak mundu errealeko aplikazioetara bideratuta daude, hasierako lanak laborategian eginak izan arren.

 

Kolorean oinarritutako algoritmoak

“Drone bakoitzari txartel gorri bat ipini diogu, softwarearen algoritmoak gerturatzen ari den drone bat detektatzeko eta haren hurbiltasuna neurtzeko”, azaldu du Julián Estévezek. “Gure proposamena -jarraitu du ikertzaileak- oso erraza da: drone bakoitzak kamera bat darama barnean, eta pantaila bi zatitan banatuta dago (ezkerrekoa eta eskuinekoa). Kamera horrek lehen adierazi ditugun txartelen kolore gorria bilatzen du une oro. Irudi-prozesamendu sinpleen bidez, jakin dezakegu kameraren zer portzentaje hartzen duen kolore gorriak, eta, hala, eremu gorri horren zatirik handiena pantailaren ezkerraldean edo eskuinaldean dagoen zehazten da. Eremu gorria gehienbat pantailaren ezkerraldean badago, dronea eskuinerantz joango da hegan, talka ez egiteko. Eremu gorria eskuinean badago, berriz, ezkerrerantz egingo du. Airean dauden drone guztiek gauza bera egingo dute”.

“Gainera, pantailako kolore gorriaren ehunekoa handitzeak esan nahi du droneak aurrez aurre ari direla hurbiltzen. Beraz, atalase bat gainditzean, robotak jakingo du ihes-maniobra egin behar duela. Hori guztia modu autonomoan gertatzen da, giza operadoreak esku hartu gabe. Modu erraza da talkak saihesteko, sentsoreen eta ekipamenduaren bidez egin daiteke, eta low cost, gainera!”, azpimarratu du Julián Estévezek. Antzeko zerbait gertatzen da pertsona bat kaletik oinez doanean eta norbait ezkerretik hurbiltzen zaiola ikusten duenean; kasu horretan, pertsona eskuinerantz erretiratzen saiatzen da, elkarren kontra ez jotzeko.

 

Informazio osagarria

Julián Estévezek horrela aurkezten du bere burua bere webgunean:

"Gaur egun, Ingeniaritza Mekanikoko Saileko irakasle elkartua naiz eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostia) atxikita nago. Azken urteetan Ingeniaritza Mekanikoko, Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko graduarekin lotutako irakasgai desberdinak irakatsi ditut".

"Industria ingeniaria naiz, eta informatika ingeniaritzan doktorea. Ikerketa lana UPV-EHUko Inteligentzia Konputazionaleko Taldean egiten dut, euskal unibertsitate sisteman A talde gisa aitortua izan dena. Nire ikerketaren interesak robotika mugikorra, ikaskuntza automatikoari aplikatutako adimen artifiziala eta datuen analisia dira".

"Gainera, urteak daramatzat zientzia eta teknologiaren hedapen aktiboa sare sozialetan, prentsan eta ekitaldi publikoetan".

Multimedia

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".

Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzea blockchain teknologia disruptiboaren bidez

blockchainandramari
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.