Berriak

“LoL”, munduan eromena piztu duen bideojokoa

Zuekin, munduan milioika jarraitzaile dituen bideo-jokoa: League of Legends edo “LoL”. MOBA (multiplayer online battle arena) generokoa da, ordenagailu bidez  jolastu daitekeena soilik.
 
Riot Games enpresak sortutakoa bideo-jokoa da. 2009n sortu bazen ere, etengabe eguneratzen joan dira. Bideo-joko honek arrakasta handia izan du: 2012ko urrian 70 milioi erabiltzaile zituen erregistratuta eta 2013ko martxoan mundu osoko 5 milioi jokalari une berean konektatuta izatea lortu zuen. Lehiakortasun handiko joko bat da eta kirol elektroniko (e-sports) ezagunenetarikoa da egun.
 
Nola jolasten da
Partida bakoitzaren hasieran jokalari bakoi-tzak pertsonai bat aukeratu beharko du, per-tsonai bakoitza gaitasun eta funtzio batzuk dituena.
 
Jokoa sortzean bakarrik 15 pertsonai zeuden, baina gaur egun 128 pertsonai daude eta 2 hilabetero berri bat gehitzen dute jokora.
 
Jokalari bakoitza errei diferente batera joango beharko da, bere kokapenaren arabera. 5 kokapen ezberdin daude:
 
  • Top: goiko erreira joan beharko da eta bere funtzioa taldean borroketan aurrean dagoena izatea da. Kalte gehiena jasan dezakeena da eta bere funtzioa ez da kalte asko egitea.
  • Jungler: jokalari hau ez da joango erreietara, oihanean geratuko da eta bere taldeko norbaitek laguntza behar duenean joango da horrengana.
  • Mid: erdiko erreian geratuko da. Bere funtzioa borroketan kalte asko egitea segundutan, baina oso gutxi jasan ahal duenez kontuz ibli behar da.
  • ADC: beheko karrilean geratuko da, borroketan bere funtzioa kalte fisiko asko egitea da. E-tsaiek ADC eta Mid jokalariak hil nahiko dituzte gutxi jasan dezaketelako eta kalte asko egitea eragozteko.
  • Support: jokalari hau beheko erreira joango ADC-arekin. Bere funtzioa borroketan etsaiak harrapatzea da bere taldeak hil. ditzaten, edota Mid eta ADC babestea etsaietatik.
Irabazteko talde batek etsaien lokarria suntsitu beharko du, bere lotura babesten duen bitartean. Hori lortzeko, erreiak bultzatu beharko dira, haien dorretxoak suntzituz, haien loturara heltzeko.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.