Kopurutan
Lanbide Heziketako 26 lanbide-arloetatik 11 STEM lanbideekin lotuta daude: elektrizitatea eta elektronika; energia eta ura; eraikuntza eta obra zibila; fabrikazio mekanikoa; informatika eta komunikazioak; instalazioa eta mantentze-lanak; irudia eta soinua; elikadura-industriak; zura, altzariak eta kortxoa; kimika; eta garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak dira arlo horiek.
Emakumeen eta gizonen presentzia ez da parekoa STEM zikloetan. Oro har, andrazkoena % 24 ingurukoa da, zerbait handiagoa Kimika edo Elikadura-industriak alorretan, besteak beste; baina industria-alorretan % 12ra murrizten da. 2027rako ezarritako helburuaren arabera, emakumeen presentzia industria-sektorean % 20ra bitarte handitzea aurreikusten da.
Ziklo hauek lan-aukera ugariago, soldata hobeak eta garapen profesional handiagoa eskaintzen badituzte ere, andrazkoen bokaziorik ezak genero-arrakala areagotzen duen arazoa izaten jarraitzen du.
Proiektua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bidez sustatua, azken urteetan jorratzen ari den #STEAM Euskadi estrategiaren barruan dago.
Lanbide-heziketako ikastetxe publikoen sare IKASLANek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Lanbide-heziketako ikastetxeen sare abantean HETELek bultzatua, ekimenaren helburuak dira bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea, genero-arrakala desagerraraztea eta LHko ziklo maskulinizatuenekin lotutako estereotipoen gainean sentsibilizatzea.
LHn gainditu gabeko irakasgaia industria eta teknologia-arloetan ia emakumerik eza da oraindik ere. STEAM zikloetan, andrazkoen presentzia % 24koa da, baina industria-sektorean % 12ra murrizten da.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara, NeskUP! plazaratu da, abantean HETEL Lanbide Heziketa sareko ikastetxeak eta IKASLAN sareko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoak bildu dituen Euskadiko Lanbide Heziketak sortua. Guztira, hiru lurraldeetako ehun ikastetxe inguruk hartuko dute parte proiektu honetan.
Oraindik ere, ia ez dago emakumerik Euskadiko LH zientifiko eta teknologikoan, eta, desberdinkeria horrekin amaitzeko, prestakuntza-zentroek aurrerapauso bat egitea erabaki dute. Konpromiso irmo eta zehatza hartu dute STEAM lanbide-arloetan matrikulatutako emakumeen kopurua handitzera bideratutako ekintzak garatzeko. Ikastetxeek ikasturte bakoitzean hiru ekintza egingo dituzte bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko, genero-arrakala desagerrarazteko, LHko ziklo maskulinizatuenekin lotutako estereotipoei buruz sentsibilizatzeko, Ekimena STEAM bokazioen sustapenaren alorrean erreferentziazko proiektu bihurtzeko asmoz jaio da.
Izenaren atzean
HETEL: HETEL-en, aldaketa eragile izan nahi dugu, lan munduan genero berdintasuna sustatzeko eta emakumeei beren garapen eta hazkunde profesionalean laguntzeko.
IKASLAN: Genero berdintasunean eta lan munduko aniztasunean sinesten dugulako babesten dugu proiektu hau. Gure ustez, STEAM-en emakumeen prestakuntza sustatzean, trebetasun eta talentu anitz dituzten pertsonak erakar ditzakegu.ektore horietan inklusioa eta ahalduntzea sustatuz, horrela lan merkatuan oraindik ere dagoen genero arrakala murriztuz.