trainingWorld

LHko ikastetxeak NeskUP! proiektuan (I)

Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak NeskUP! Proiektuaren aurkezpenean hartu zuen parte, martxoaren 7an, Gasteizen. Ekimenak Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen IKASLAN sareko (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) zein Abantean HETEL sareko ikastetxeak biltzen ditu. Guztira, hiru lurraldeetako ehun ikastetxe inguruk hartu zuten parte proiektu horretan.

Oraindik ere, ia ez dago emakumerik Euskadiko Lanbide Heziketako arlo zientifiko eta teknologikoan, eta, desberdintasun horri amaiera emateko, ikastetxeek aurrerapauso bat egitea erabaki dute. Konpromiso irmo eta zehatza hartu dute STEM lanbide-arloetan matrikulatutako emakumeen kopurua handitzera bideratutako ekintzak garatzeko. Ikastetxeek ikasturte bakoitzean hiru ekintza egingo dituzte bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko, genero-arrakala desagerrarazteko, Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatuenekin lotutako estereotipoen inguruan sentsibilizatzeko, STEM lanbide-alorretan Lanbide Heziketako neska ikasleen talentua aitortzeko eta lanbide-orientazioa hobetzeko. Ekimena STEM bokazioen sustapenaren alorrean erreferentziazko proiektu bihurtzeko asmoz jaio da.

Web ataria

Ekintza horiek agerikoagoak izan daitezen eta beste ikastetxe batzuk eta, oro har, gizartea inspiratu ahal izateko, https://neskup.eus/eu/ ataria sortu da, neska gazteak ahalduntzeko eta STEM genero-arrakala delakoari amaiera emateko plataforma. Webgune berri honen bidez, halaber, ahotsa emango zaie beren lan-ibilbidea garatuko duten esparru profesionala hautatuz berdintasunaren alde borrokatzen hasiak diren neska ikasleei.

Lehiaketa

Lanbide Heziketako ikastetxeek #NeskUP!2023 lehiaketa ere antolatu dute proiektuaren esparruan. Tik Tok plataformaren bidez, parte-hartzaileek hausnarketara gonbidatzeko eta STEM lanbideak ikusarazten laguntzeko bideo bat aurkeztu beharko dute. Bakarka edo taldean parte har daiteke, ikastetxeen bitartez. Izena webgunean dagoen inprimakiaren bidez eman beharko da, martxoaren 8tik aurrera. Kategoria bakoitzeko irabazleen izenak, bai eta sari-banaketa noiz eta non izango den ere, maiatzaren 8tik aurrera argitaratuko dira webgunean.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.