Berriak

Lehendakaria, Tknikan

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Tknika - Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroaren instalazioak bisitatu zituen joan den apirilaren 16an, Errenterian. Berarekin batera, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua, Nekane Murga Osasuneko sailburua eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua egon ziren bisitan.

Tknika, Hezkuntza Sailaren mendeko zentroa, martxoaren lehen egunetatik ari da eginahalean osasun-langileei zuzendutako hainbat babes-elementu diseinatu, garatu eta homologatzeko lanean. Covid-19ri aurre egiteko berebiziko garrantzia duen lan hori egiteko, lankidetza estuan dihardu Tknikak Osasun Sailarekin, Osakidetzarekin eta BIOEFekin (Osasun arloko Berrikuntza eta Ikerketarako Euskal Fundazioa). Errenterian kokatutako zentroak landu dituen babes-elementuen artean, azpimarratzekoak dira, alde batetik, hainbat motatako maskara kirurgikoak, bai eta aurpegia babesteko pantailak ere (biserak). Orain arte, EAEko Lanbide Heziketak 20.000 bisera baino gehiago fabrikatu ditu, COVID-19 Euskadi Maker komunitatearekin lankidetzan.

Maskara kirurgikoak

Martxoaren hasieran, koronabirusaren krisiari aurre egin ahal izateko eta Osasun Sailari zein Osakidetzari osasun-materiala emateko beharraren aurrean, Tknika buru zuen talde bat -Don Bosco Lanbide Heziketako ikastetxe integratuaren eta BIOEFen laguntzarekin - maskara kirurgikoen zenbait prototipo sortzeko aukera aztertzen hasi zen: I, II eta IIR motako maskarak hain zuzen ere, ondoren hauen homologazioa lortzeko helburuarekin, eta era horretan Euskadiko osasun langileen beharrei erantzuna emateko. IIR motako maskarak babes maila handieneko maskara kirurgikoak dira bakterio-iragazketaren eraginkortasunari, arnasa hartzeko gaitasunari eta zipriztinekiko erresistentziari dagokionez (Splashdeiturikoa). Datozen egunetan, maskara horiek Ehungintza Institutu Teknologikoaren (AITEX) homologazioa jasotzea espero du Eusko Jaurlaritzak.

Martxoko lehen asteetan, hainbat prototipo egin ziren, material desberdinekin, eta mikroskopia elektronikoa bezalako teknologien bidez ezaugarritu ziren, gaur egun homologatuta dauden eta beste herrialde batzuetan erosi diren maskara kirurgikoekin konparazio-azterketak eginez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak, Osalanek eta BIOEFek osasun-profesionalek erabiltzeko prototipo egokienak hautatu zituzten. Aukeratutako maskarak AITEX Ehungintza Institutu Teknologikoko laborategira bidali ondoren, Eusko Jaurlaritza horiek homologatu zain dago gaur egun.

Gainera, uneotan Tknika gorrak nahiz gor-mutuak aintzat hartzen dituen maskara prototipoak lantzen ere ari da, haiekiko komunikazioa errazteko.

Aurpegia babesteko pantailak
 
Bestalde, Tknikak, Euskadiko Lanbide Heziketako 59 ikastetxerekin eta COVID-19 Euskadi Maker komunitatearekin lankidetzan, aurpegia babesteko pantailak edo biserak egin ditu, hauek ere osasun-sektoreko langileei zuzenduta. 3D inprimaketaren bidez fabrikatuak dira, eta pantaila horien diseinuak zein fabrikazioak lau prototipo ere izan ditu, osasun-langileek egindako iradokizunei esker unean-unean hobetuz joan baitira. Orain arte, 20.000 bisera baino gehiago egin dira Lanbide Heziketako zentroetan.
 

Martxoaren amaiera aldera, Eusko Jaurlaritzak autonomia-erkidego guztietako Hezkuntza eta Osasun Sailen esku jarri zituen babes-pantaila hauek fabrikatzeko planoak, 3Dko eredua eta trokela eta beharrezko informazio guztia.

Era berean, osasun-sektoreari lotuta eta denon artean pandemiari aurre egin ahal izateko lankidetzari jarraiki, osasunaren arloko beste elementu batzuekin ere ari da lanean Tknika: une honetan, Tknikako lantaldea, besteak beste, test azkarrak egiteko osagaiak fabrikatzen ari da, edo osasun-batak aztertzen, babes-maila zehazteko eta balizko hobekuntzak ezartzeko.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.